JAGONET galde-erantzunak

Erlatiboa: -n (nirekin bizi den lagunarekin / ?ni bizi naizen lagunarekin)

Zuzena da Ni bizi naizen lagunarekin joan naiz mendira perpausa, ala nahitaez esan behar da Nirekin bizi den lagunarekin joan naiz mendira?

Lehendabizikoa ere zuzena da, eta ez da nahitaez bigarrena erabili behar, baina ulergarritasunaren mugan dago, eta horregatik ez da gomendatzekoa.

<ni bizi naizen etxea> perpausa erabat ulergarria da (atzean <ni etxean bizi naiz> perpausa dagoela ulertzen da zuzenean), baina <ni bizi naizen laguna> ez da ulergarria (ez baita ulertzen zuzenean atzean <ni lagunarekin bizi naiz> perpausa dagoenik).

Galderako adibidean, dena dela, badago faktore bat NOREKIN kasuarekin erlatiboa sortzeko zailtasuna arintzen laguntzen duena: kasu-paralelismoa. Hots, perpaus erlatibatua sarturik dagoen izen-sintagmak ere kasu bera du, soziatiboa alegia (NOREKIN): Ni bizi naizen lagunarekin joan naiz mendira.

Kasu-paralelismo horrek egiten du nolabait ulergarri perpausa. Paralelismorik gabe, berriz, ez litzateke ulergarria eta, beraz, ez litzateke zuzena: *Ni bizi naizen lagunarentzako perretxikoak biltzera joan naiz mendira.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, perpausa > erlatiboak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper