JAGONET galde-erantzunak

Data adieraztea: ospakizunak (Elkanoren Eguna / *Elkano Eguna; Xalbadorren Eguna / *Xalbador Eguna)

Nola behar du: Elkano Eguna ala Elkanoren Eguna?

Elkanoren Eguna da aukera egokia, eta horixe da gomendatzekoa.

Aposizioek, sakoneko egituran, honelako moldea dute: Aizkorri [izeneko] mendia > Aizkorri mendia, Urumea [izeneko] ibaia > Urumea ibaia, San Martin [izeneko] auzoa > San Martin auzoa, Mariñelak [izeneko] elkartea > Mariñelak elkartea... Baina ez dago Elkano [izeneko] egunik. Elkano ez da egun baten izena; Aizkorri bai, ordea, mendi batena.

Badira aposizio eran eraturiko San Ignazio [izeneko] eguna > San Ignazio eguna, San Joan [izeneko] eguna > San Joan eguna, Corpus [izeneko] eguna > Corpus eguna eta gisakoak. Baina horiek salbuespentzat hartu behar dira, izan ere, hala dira Eliza katolikoak erabaki zuelako urteko egun bakoitza santu jakin bati eskaintzea eta, azkenean, egun horren izen bilakatu dira horiek mundu katolikoan. Baina adjektibo batekin doazenean, determinatzaile-sintagma dagokie (alegia, -(e)ko /-(r)en atzizkiak hartzen dituzte): San Joan Bataiatzailearen eguna (*San Joan Bataiatzailea eguna), San Antonio Paduakoaren eguna (*San Antonio Padua eguna).

Elkanoren Eguna da aukera egokia, arestian esan bezala. Hots, joskera normalean eman beharreko egitura behar du; determinatzaile-sintagma gisara, alegia. Halaxe moldatzekoak dira beste hauek ere: Xalbadorren Eguna, Gabriel Arestiren Eguna, Nafarroaren Eguna... Eta ospakizun baten izendapena aditzera ematen denez, letra larriz hasita idazten dira hitz guztiak.

Nolanahi ere, argi gera bedi Elkano Fundazioa izena egoki eraturik dagoela aposizioan, fundazio jakin baten deitura adierazten duelako (< Elkano [izeneko] Fundazioa). Gisa horretakoak dira erakunde, enpresa eta orotariko taldeen izenak: Hezkuntza Fakultatea, Elgoibarko Euskara Mintegia edo Donostiako Udala bezalaxe.

https://www.euskaltzaindia.eus/euskaltzaindia/komunikazioa/plazaberri/6145-elkanoren-eguna-eta-ez-elkano-eguna

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak, izen bereziak > bestelakoak

Unitate-mota: hitzak > izenak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper