JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: egon, izan, ibili (ziza biltzen izan/ibili/aritu/*egon; klinikan izan/egon)

Egoki egina al dago adibideokin egin dugun ‘zuzen/oker’ sailkapena?

Asteburu honetan ziza biltzen egon gara Izaban. (oker)

Asteburu honetan zizak hartzen izan gara Izaban. (oker)

Asteburu honetan ziza biltzen izan gara Izaban. (zuzen)

Asteburu honetan ziza biltzen ibili gara Izaban. (zuzen)

Pilotan jokatzen egon gara 5etatik 6etara. (oker)

Pilotan jokatzen aritu gara… (zuzen)

Atzo klinikan izan nintzen, ama bisitatzen. (zuzen)

Hamabost egun egon naiz klinikan, heste-soberatik operatuta. (zuzen)

Telebista ikusten egon naiz. (zuzen)

Behin baino gehiagotan entzun dugu lanean egon dena ez zela gehiegi nekatuko.

Gomendagarriagoak dira, noski, adibide horietan zuzentzat ematen direnak (eta ziza biltzen izan, pilotan jokatzen aritu formekin batera, zizatan ibili eta pilotan aritu/jardun); hala diote egungo estilo-liburuek.

Horrez gainera, ikus hau ere: "Lexikoa: egon, izan (bileran izan da / gaixorik izan da)" (JAGONET)

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > aditzak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza

Unitate-mota: hitzak-aditzak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper