JAGONET galde-erantzunak

Salbuespena adieraztea:  baino ez / bakarrik

Erabil dezakegu bakarrik forma baino ez erabiltzen den kasuetan? Horrela bada, esaldiaren zein tokitan jarri beharko genuke?

1. Hauxe baino ez diozu eman behar.

2. Hauxe bakarrik eman behar diozu.

3. Hauxe eman behar diozu bakarrik.

1. Larunbatetan baino ez da zabalik egoten.

2. Larunbatetan bakarrik egoten da zabalik.

3. Larunbatetan egoten da zabalik bakarrik.

Bai, erabil daiteke bakarrik forma baino ez erabili den kasu horietan, eta bakarrik horren kokapen zuzena adibideetako bigarren esaldi horietakoa da:

Hauxe bakarrik eman behar diozu.

Larunbatetan bakarrik egoten da zabalik.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Lexikoa: bakarrik / baino ez" (JAGONET), "Salbuespena adieraztea: baino ez, baizik eta, besterik ez" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: Komunztadura (besterik ez, baino ez, baizik ez) (dut/ditut)" (JAGONET), "Kuantifikazioa adieraztea: besterik ez / baino ez (irakurri/irakurtzea besterik ez duzu)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra

Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > juntagailuak, joskera > hitz-ordena

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper