JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: eta abar

Euskaltzaindiaren Hiztegian, besteak beste, bi laburdura hauek ageri dira: etc. eta etab. Zer esan nahi du horrek: horien ordezko e.a. baino egokiagotzat jotzen direla? Zein eta nola erabili behar dugu?

Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak erantsi nahi dizkiogunean (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...) laburdurak erabil daitezke?

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman laburdurei buruz. Baina egia da Euskaltzaindiaren Hiztegian bi laburdura ageri direla eta abar laburtzeko: etab., euskaratik sortua, eta etc., nazioartekoa. Beraz, aukerakoa da bi horietatik zein erabili. Alde batera utzi da e.a., egungo estilo-liburu gehienek egiten duten bezala.

Bestalde, eta abar esapideari kasu-markak eransteko (eta abarri, eta abarrentzat, eta abarretara...), estilo-liburuek laburdurak ez erabiltzea gomendatzen dute (*etab-i, *etab.i). Horretaz zehatzago jakiteko, ikus hau: "laburdurak" (EBE).

 

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, ortografia > laburdurak

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > laburtzapenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper