JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: semiiraunkor/erdiiraunkor (i+i)

‘Semipermanente’ hitza eman nahi dut euskaraz. Begiratu dudan tokietan erdiiraunkor bezalakoak aurkitu ditut.

Horrela idatzi behar da? Bi i elkarren segidan? Beste aukerarik ez dago? Izan ere, errotulu batean arraroa egiten da bi i jarraian jartzea.

Euskaltzaindiak oraindik arautu gabeko gorabehera da <i+i> sekuentzien sailekoena. Hiztegian, bada bi i-rekin ageri den hitzik ([EH:antiinperialista]), bada -i- batera ekarria denik ere ([EH:azpidatzi]), eta bada marratxoarekin ageri denik ere ([EH:azpi-indize]). Galderako erdiiraunkor ez da ageri hiztegian.

Zernahi dela ere, komeni da jakitea horrelakoak bi i-rekin ematen dituztela bai EBEk ("erdi" (EBE)) eta bai Euskalterm terminologia-bankuak ere (eta bankuko adibideen artean ageri da, hain zuzen, hemen auzian dena ere): erdiiraunkor, erdiireki, erdiiragazkor

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak

Unitate-mota: afixuak > aurrizkiak, hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper