JAGONET galde-erantzunak

Modua adieraztea: ahalik eta hobekien / *ahalik eta hoberen     

Zuzena al da ahalik eta hoberen esapidea? Adibidez: Irakur ezazu ahalik eta hoberen. Ala Irakur ezazu ahalik eta ongiena/ondoena/hobekiena esan behar da?

Aukera zuzenak hauek dira: [Irakur ezazu] ahalik (eta) ongien(a), ahalik (eta) hobekien(a). Galderako ahalik eta hoberen ez da zuzena.

[EH:hobe(ren)] adjektiboa da (lan(ik) hoberena, ardo(rik) hoberena = lan(ik) onena, ardo(rik) onena), eta ondorioz, izen baten osagarri izatea dagokio. Galderako adibidean, ordea, irakurri aditzaren osagarria denez, adberbio bat espero behar litzateke, hau da, ongi(en), ondo(en) edo hobeki(en) adberbioak.

Oso esanguratsuak dira Euskaltzaindiaren Hiztegiko sarrera hauek:

- [EH:hoberen]: Garbi esaten da adjektiboa dela eta onen duela baliokide; adibideak ere oso esanguratsuak dira.

- [EH:hobeki]: adb. markarekin ageri da, eta azpisarrera gisa hobekien forma ageri da.

- [EH:ahalik eta, 1] azpisarrera: Guztiz esanguratsua da lehenengo adibidea bera: Ihardetsi zion ahalik eta hobekiena.

Adjektiboen eta adberbioen arteko nahaste hori eta antzekoak sarri irakurtzen eta entzuten dira hiztunen artean "hobeto, hobeki ≠ hobekien, ondoen, hobetoen" (EBE).

[Oharra: Adizlagunekin, ahalik maizen, sarrien etab. baino hobeto daude ahalik maizena, ahalik sarriena etab. ("ahalik (eta)" (EBE))].

 

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > sintagma-egiturak

Unitate-mota: hitzak > adberbioak, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper