JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: amalur / ama lur / ama-lur…

Konturatu naiz hiztegietan ez dela ageri amalur / ama lur / ama-lur… izena, baina euskaldunok maiz erabiltzen dugun izena da. Nola behar luke? Zer dela-eta ez da ageri hiztegietan?

Amalur, ama-lur, ama lurez dira jaso Euskaltzaindiaren Hiztegian. 2014an, Euskaltzaindiko Osoko bilkurak izena hiztegian ez sartzea erabaki zuen. Hiztegian ez agertzeak, hala ere, ez du esan nahi forma horiek ez direla zuzenak, baizik eta ez dirudiela hiztegian lekurik dutenik oraingoz.

Nolanahi ere, sarrera ez bada ere hiztegian, ageri da bertako adibideren batean ―esaterako, [EH:folklorista] sarreran―. Ageri da Orotariko Euskal Hiztegian ere [OEH:AMA LUR]. Lexikoaren Behatokian ere ageri da.

Oinarrizko formak ama lur moldekoa dirudi: Erdi-minez dago ama lurra. Pertsonaia mitologiko gisara erabiltzen denean, letra larriz erabiltzen da: Oroit zaitez lurra Ama Lurra dela folkloristentzat eta ekologistentzat.

 

Zalantza-mota: lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > maiuskulak/minuskulak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak

Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper