JAGONET galde-erantzunak

Lexikoa: gaztelaniazko ‘i griega (ye) euskaraz  ( i grekoa / *y grekoa)

Hedabideetan, askotan, euskal Y-ari "euskal Y grekoa" deitzen zaio. Horrela jartzeari erredundantea deritzot, baina ez nago ziur zelan idatzi behar den: "euskal i grekoa", "euskal Y-a" ala arestian aipatutako "euskal Y grekoa".

Bi kontu daude hor.

Euskararen alfabetoko letra izendatu nahi bada, i grekoa da aukera bakarra. Hala dator arautua bai Euskaltzaindiaren Hiztegian [EH:i greko], bai arauetan (17. araua).

Besterik da auzia Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriari buruzkoa bada. Analogia bisualak eragindako gaztelaniazkoaren forma kalkatuak eragin du mimetismoz euskal forma desegoki hori: ‘euskal Y grekoa’, alegia (erdarazko ‘Y griega’-tik > euskarazko ‘Y grekoa’). Baina desegokia da hori, euskaraz ‘Y’ ez, baizik ‘i’ baita, eta, hala, euskarazko ‘i’ horrek ez du irudikatzen trenbidearen trazua. Bide horretatik jo beharko balitz, aukerarik egokiena Euskal Y-a deitzea litzateke.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: lexikoa > itzulpenak, ortografia > grafiak

Unitate-mota: hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper