JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: erraz izan, erraza izan (eskalatzea/eskalatzen)

Erraza da eskalatzea = erraza da eskalatzen?

Euskaltzaindiak arautu gabeko kontua da, baina badirudi honela jokatzen dela erraz(a) izan lokuzioarekin osatutako perpausetan:

  1. Subjektua perpaus bat izan daiteke. Halakoetan, dagokion aditzak -tzea hartzen du (edo -tzen, kasu bakanetan):

Erraz(a) da aspertzea.

Erraz(a)da hurrengo hilabeteetan zer gertatuko den jakitea.

Nirekin hitz egitea erraz(a) da.

Ez dabeti hain erraz(a) jakiten zein diren lokailu eta zein ez.

Erraz(a) da berarekin ondo moldatzen.

  1. Subjektua izen bat izan daiteke. Halakoetan, erraz adjektiboari dagokion aditzak -tzen edo –tzeko hartzen du:

Zinta magnetikoan gordetako informazioa nahiko erraza da kaltetzen (kaltetzen erraza da).

Erabakiaren arrazoibidea ulertzen erraza da (erraza da ulertzen).

Studio programa oso erraza da ulertzeko eta erabiltzeko (ulertzeko erraza).

Beraz,

Erraza da eskalatzea: ondo dago.

Erraza da eskalatzen: ez dago gaizki, baina badirudi esaldi honek izen bat eskatzen duela subjektu gisa: Mendi hori erraza da eskalatzen.

 

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak > adjektiboak, hitzak > menderagailuak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper