JAGONET galde-erantzunak

Zenbakiak: ordinalen idazkera (-garren)

a) 18. arauak dioenez, ordinaletako -garren ahoskatzeko, puntua jar daiteke. Baina lehenengo laburtzeko modua zein da: 1., nahiz eta -garren ahoskatu ez?

b) Zergatik batgarren eta ez bostgarren. Beharbada, -stg- kontsonante-segidagatik ote?

c) Bestalde, beti jarri behar al da -garren horren ordezko puntua? 2 eta 3. atalean ala 2. eta 3. atalean?

a) Bai.

b) Bai, arauan bertan esaten den bezala, "batasunean kontsonante-multzoak murrizteko hartu den erabateko jokabidea (hiztegi eta ez hitztegi) kontuan harturik, badirudi forma bakuna dela gomendatzekoa"

c) Bi moldeetara dago ondo arauz —2 eta 3. atale(t)an eta 2. eta 3. atale(t)an, 18. arauan bertan ageri diren adibideetan aditzera ematen den moduan (XVII., XVIII. eta XIX. mendeetan; XVII, XVIII eta XIX. mendeetan). Erabileran, nolanahi ere, ohitura finkoak ari dira sortzen: bi elementu direnean koordinazioan, gainerako koordinazioetan bezala, biei jartzen zaie puntua: 2. eta 3. atale(t)an (eta esan ere, hala esaten dugu: “bigarren eta hirugarren ataletan” eta ez “bi eta hirugarren ataletan”). Hiru elementu edo gehiago daudenean erabiltzen da gehienbat elipsia (“bi, lau, zazpi eta zortzigarren ataletan”).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak

Unitate-mota: zenbakiak > ordinalak

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper