JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren jokabidea: jolastu, borrokatu (da/du)

Bizkaieraz betidanik erabili dugu jolasten dogu, borrokatzen dogu. Txarto dago batuan?

Euskaltzaindiak batasunerako arautu du [EH:jolastu] eta [EH:borrokatu] aditzak da sailekoak direla. Beraz, jolasten gara eta borrokatzen gara dira egitura zuzenak.

Euskaltzaindiak euskalki guztietako erabilerak kontuan hartu ondoren hartzen ditu erabakiak. Beraz, argi balego, galdegileak dioen bezala, bizkaieraz aditz horiek trantsitiboak edo iragankorrak izan direla beti, orduan du sailean ere onartzekoak lirateke. Baina bizkaieraren tradizioa aztertuta ikusten da [OEH:jolastu] eta [OEH:borrokatu] aditzak da sailekoak direla bizkaieraz ere, nahiz eta jolastu aditza du sailean ere agertu adibide batzuetan.

Badira aditz-lokuzioak ere, tradizioan asko erabiliak; baina horiek, lokuzioaren egituragatik beragatik, erabilera iragankorra dute: jolas egin du, borroka egin du, borrokan egin du.

Horrez gainera, ikus hauek ere: "Aditzaren jokabidea: zertan ibili/jolastu (pilotan, dendatan, zezenketan, harrapaketan...)" (JAGONET), "Aditzaren jokabidea: jokatu, jostatu, jolastu (da/du)" (JAGONET).

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura

Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper