JAGONET galde-erantzunak

Ortografia: ç (c hautsia)

Antzinako euskal testuetako ç letraren ordez, zein letra erabili behar da?

Euskaltzaindiaren 17. arauak hauxe dio, besteak beste: “ç (c hautsia), q, v, w eta y, ohiko euskal hitzak idazteko erabiltzen ez diren arren, kanpotar izenak transkribatzeko beharrezkoak direlarik, euskal alfabetoan sartzen dira”.

Antzinako euskal testuetan agertzen den ç (c hautsia) egungo euskal grafian ematean, oro har, Euskaltzaindiaren Hiztegia hartu behar da eredutzat, aldian aldiko baliokideak (z, tz...) erabiliz. Adibidez:

- XVI. mendeko Milia Lasturkoaren eresia delakoan ageri diren çauria, lur oça, doçu grafien ordezkoak zauria, lur hotza, dozu dira.

- XVI. mendeko Joan Perez Lazarragaren testuetan ageri diren çara, çu, doçu, naucaçu grafien ordezkoak zara, zu, dozu, naukazu dira.

- XVII. mendeko Axularren Geron ageri diren çatçaizquit, çait, çutçaz grafien ordezkoak zatzaizkit, zait, zutzaz dira.

- Elizanbururen Ikusten duzu goizean abestian (1862) ageri diren heçurrik, çait, duçu grafien ordezkoak hezurrik, zait, duzu dira.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: ortografia > grafiak

Unitate-mota: karaktereak > letrak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper