JAGONET bilaketa

6 emaitza bilaketarentzat

Lexikoa: ezina (ezin jasoa / jaso ezina)

Zuzena al da hau ezin jasoa da esaldia? Badakigu ohikoagoa dela jaso ezina, baina uste dugu eginahala eta ahaleginaren antzekoa izan daitekeela.

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, joskera > hitz-ordena

Haur-hizkera: txitxi, pupu (pupu egin)

Ume txiki bati nola esaten zaio zerbaitek erre egiten duela: horrek txitxi egiten du ala horrek pupu egiten du?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > izenak

Aditzaren jokabidea: ohi partikula + aditza (etorri ohi da / etortzen ohi da)

Aditzak aspektu burutua ala burutugabea behar du ohi partikularekin doanean? Etorri ohi da ala etortzen ohi da?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak

Lexikoa: badaezpada (oharra utzi badaezpada ere / *oharra utzi badaezpada etortzen bada).

Gaztelaniazko por si viene edo frantsesezko s’il/elle venait forma honela eman al daiteke euskaraz?: Ohartxo bat utziko diot badaezpada etortzen bada.

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > adberbioak, joskera > esapideak

Salbuespena adieraztea:  baino ez, baizik eta, besterik ez

Aditz-izena eskatzen al dute besterik ez / baino ez daramatenek? Ondorengo hauetatik zein dira zuzenak?

1. Zure lana hori egin baino/besterik ez da.

2. Zure lana hori egitea baino/besterik ez da.

3. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratu.

4. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratzea.

5. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratu baino/baizik.

6. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratzea baino/baizik.

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, hitzak > juntagailuak

Ondorioa adieraztea: hain… bait-… (hain da handia, ez baita atetik sartzen)

Zuzenak al dira Hain da handia, ez baita atetik sartzen moduko esaldiak?

Zalantza-mota: lexikoa > orokorra, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, joskera > kalko baztergarriak

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper