JAGONET bilaketa

12 emaitza bilaketarentzat

Kausa adieraztea: -z gero (eta baliokideak)

Etorri zealazkoa, eamazu zeorrek (zuzena, Gipuzkoako Goierrin).

Etorri zarelazkora, eraman ezazu zerorrek (zuzena, batuan).

Etorri zarenez gero, eraman ezazu zerorrek (aurrekoaren esanahia).

Lehenengo esateko modu hori herriko zaharren artean sarritan entzun izan dut. Agian, lokalismo hutsa da. Bestalde, fonetika aldetik, baliteke hiztun alfabetatu gabeen ahozko aldaera izatea. Beharbada, zarenez gero horren eboluzio-degenerazioa da: zarenez gerora?… zarenezkora?… etab. Beste probabilitate bat ere bada: zarelakotik eratorri izana.

Horrez gainera, jakin nahi nuke -z gero egitura erabiltzean noiz erabili behar den -ez gero. Kontsonantez bukatzen denean bakarrik? Hartuz gero ala hartuez gero?

Zalantza-mota: sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adberbioak, perpausa > kausa

Kausa adieraztea: zergatik… -n

Zergatik …-(e)n edo -(e)n gabeko formak onargarriak al dira? [EGLU III:182] liburukian, literaturako adibideak ageri dira, menderagailu zein lokailu gisa. Egitura horrek duen debekua eta fama txarra desagertzea komeni al da? Izan ere, Euskaltzaindiak EGLU IIIan azaltzearekin nolabaiteko onespena eman diola dirudi. Hala bada, argiago esaterik merezi al du?

Zalantza-mota: sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak > galdetzaileak, hitzak > menderagailuak, perpausa > kausa

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper