JAGONET bilaketa

5 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: nahiago izan (nahiago dut ez egin)

Nahiago erabiliz gero, nahi aditza bezala erabili behar omen da. Erabilpen arrunta, ordea, bestelakoa da. Izan ere, hau bezalako perpausak esan ohi ditugu: bihar nahiago dut joan. Adibide horrek ez dit eragiten zalantzarik, araua betetzen baita; nire zalantza ezezko perpausak egitean sortzen da. Esate baterako, zuzena al da nahiago dut ez egin (baiezko perpausa)? Ala ez dut egin nahiago (ezezko perpausa) esan behar da?

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, joskera > hitz-ordena, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak

Harridura adieraztea: Bai, ba! / Ba, bai!

Maiz entzuten diren Ba, bai! Ba, ez! horiek onartu behar ditugu jatorragoak diruditen Bai ba! Ez ba! formen ordezko?

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: joskera > hitz-ordena, perpausa > harridura

Emendioa adieraztea: baita ere

Komunikabideetan sarritan entzuten da Baita ere esan digute (...) egitura. Zuzena al da? Ez al du behar Baita (...) ere, zuzena izateko.

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, joskera > diskurtso-markatzaileak, joskera > hitz-ordena

Emendioa adieraztea: ere, baita ere, ere bai

Zein da ere, baita ere, ere bai eta horrelakoen erabilera zuzena?

Zalantza-mota: sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > adberbioak, joskera > diskurtso-markatzaileak, joskera > hitz-ordena

Kuantifikazioa adieraztea: gehiago (eta gehiago / baino gehiago)

Zalantza hauxe sortu zaigu: 4.000 gizon eta gehiago / 4.000 eta gehiago gizon. Zein da zuzena? Eta beste honetan?: 4.000 gizon baino gehiago / 4.000 baino gehiago gizon.

Zalantza-mota: morfologia > zenbatzaileak, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, joskera > esapideak, joskera > hitz-ordena

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper