JAGONET bilaketa

25 emaitza bilaketarentzat

Lexikoa: Euskotren

Ba al dago oztoporik Euskotren izena izen propio bezala erabiltzeko, ala Eusko Tren hobetsi behar dugu?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > markak

Toponimia: Zaraitzu-Erronkari mankomunitatea

Nola erabili behar genuke Zaraitzu eta Erronkari biltzen dituen mankomunitatearen izena? Zaraitzu-Erronkarietako mankomunitatea ala Zaraitzu-Erronkari mankomunitatea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Izen bereziak: Asturiasko/Asturietako

Nola da, Asturietako Printzerriko Gobernua ala Asturiasko Printzerriko Gobernua?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Toponimia: Espainiako Erresumako probintzia eta autonomia-erkidegoen izenak

32. arauaz gainera, kontuan harturik “Frantziako Errepublikako eskualdeen izenak” (36. araua), ”Munduko estatu izenak, hiriburuak eta herritarren izenak” (38. araua) eta “Munduko geografiako zenbait izen” (52. araua), hona bizpahiru zalantza-edo:

a) Zergatik Murtzia; baina Cádiz, eta ez Kadiz?

b)Espainiako Erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak” arauan (32. araua), ez ote zen komeni bidea erraztea: Kordoba, Eivissa…?

c) Eguneroko lanean oinarriturik eta, ustez, aplikazio egoki bati begira, honako bereizketa egitea proposatzen dut:

- Izen ofizialak: legez duten izena (Iruña, Marcilla, Tudela…).

- Izen kulturalak: ofizialak ez izanagatik, gure esparruan izen propiotzat hartzen ditugunak eta, nolerebait, guztiok "onartuak" direnak (Iruñea, Martzilla, Tutera…).

- Kanpoko izenetan ere argi utzi beharko litzateke zein den izen horien euskal ordain ofiziala, hau da, jatorrizko izena (Madrid, Barcelona, Valencia, Córdoba…) eta zein kulturala. Izugarri sinplifikatuko genuke arazoa. Agian izenaren "izaera kulturala" heda liteke euskaldunontzat harreman handikoak diren herri izenetara (Paris, Madril, Bartzelona…), baina izen kultural gisa.

Zalantza-mota: izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak, ortografia > grafiak
Unitate-mota: hitzak > izenak, karaktereak > letrak

Onomastika: Europar Batasuna

Zergatik Europar Batasuna eta ez Europako Batasuna?

Zalantza-mota: lexikoa > hitz eratorriak, izen bereziak > leku-izenak, izen bereziak > bestelakoak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper