JAGONET bilaketa

9 emaitza bilaketarentzat

Kausa/kontzesioa adieraztea: -tzeagatik/-tuagatik (izateagatik / izanagatik)

Badakit ez direla berdin etortzeagatik (kausa zein helburua) eta etorriagatik (kontzesiboa). Baina lehenaldi burutuak izan eskatzen duenean ez daukat hain argi. Hau da: Aita etorri izanak poztu du moldatu eta Aita etorri izanagatik (kausa) poztu da esan al daiteke? Ala Aita etortzeagatik poztu da esan behar da? Nik lehena erabiltzen dut, baina ez dakit ongi dagoen.

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > partizipioa, perpausa > kausa, perpausa > kontzesioa

Aditzaren jokabidea: al + ahalera (sartu al naiteke? / sar al naiteke?)

Zuzena al da Sar al naiteke? galdetzea, ala Sartu al naiteke? galdetu behar da?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa

Lexikoa: aditzoina (lagun/lagundu, ekar, neur, zorrotz/zorroztu)

Aditzoinen kontua argitzeko, hau da, indikatibokoak ez diren aditz-formetan (aginteran, subjuntiboan edo ahaleran) adizki nagusiak izan behar duen formaz 28. arauaz gainera beste araurik eman den ala ez jakin nahi nuke. Eta ea zuzenak diren ondorengo adibide hauek guztiak: ekar dezala, neur dezaket, zorrotz dezaket, ikas dezakezu, ekar genezake, lagun nazazu, lagundu nazazu... Azkeneko horiek biak ere zuzenak dira?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, lexikoa > aditzak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa

Aditzaren jokabidea: aditzoina eta subjuntiboa (-araz/-arazi)

Subjuntiboan nola behar du -arazi osagaiak: -araz ala -arazi?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa

Aditzaren jokabidea: aditzoina eta subjuntiboa (har ezazu / hartu ezazu)

Aginteraren kasuan, nola esan behar da har ezazu ala hartu ezazu, eta noizkoa da erabaki hori?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa

Aditzaren jokabidea: aditzoina/partizipioa eta subjuntiboa/ahalera/agintera (ibil naiteke / ibili naiteke)

Subjuntiboan, ahaleran eta aginteran forma partizipiodunak euskara batukoak al dira?

Hori dela eta, Euskaltzaindiak orain arteko araua aldatu egin al du, aditzoinaz gain partizipioa ere zilegitzat joz?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > partizipioa

Modua adieraztea: -a/-ta/-rik (itxia/itxita/itxirik, zabalik)

Gure etxepeko dendan, sarrerako atean, Zabalik egotearen kontrako adierazpen bezala Itxia jartzen du. Zuzena da hori ala Itxita jarri behar du?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > adjektiboak, hitzak > determinatzaileak

Aditzaren jokabidea: aditzoina/partizipioa (buru/burutu ezazu, areago/areagotu ezazu)

Aditzoin gisa erabil al daitezke burutu (burutu ezazu), areagotu (areagotu ezazu), landu (landu ezazu)?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditzoina, hitzak-aditzak > partizipioa

Modua adieraztea: ikusiz/ikusiaz

Baliokideak al dira ikusiz eta ikusiaz?

Zalantza-mota: morfologia > mugatzaileak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > partizipioa, hitzak > determinatzaileak, perpausa > modua

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper