JAGONET bilaketa

353 emaitza bilaketarentzat

Aditzaren jokabidea: eskiatu (da/du)

Zein aditz-mota segitu behar dute aditz berriek? Eskiatu aditzak, esaterako: eskiatuko naiz/eskiatuko dut?

Zalantza-mota: lexikoa > maileguak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura

Aditzaren jokabidea: axola izan (bost axola zait/dit)

Zuzena al da Bost axola dit zer egingo duzun esaldia? Horrelako esaldiekin daukadan zalantza zera da: aditz nagusia Nor-Nori-Nork motakoa izanik (dio aditza), NORK kasua mendeko perpausak betetzen du; baina NORK marka ez da ageri.

Bestela esanda, Bost axola dit egingo duzunak esango banu, ez nuke zalantzarik, mendeko esaldiak NORK kasuko atzizkia, -ak, agerian du eta (egingo duzunAK).

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, joskera > esapideak, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: axola izan (ez zait axola / ez dit axola)

Zein da zuzena, ez zait axola ala ez dit axola?

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: bota (*uretara bota zen / uretara bota zuen bere burua)

Onargarria al da Mutikoa uretara bota zen esaldia? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "bota, da, dau: echar(se), tirar(se), arrojar(se), lanzar(se)" erabil daiteke.

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenordainak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak

Aditzaren jokabidea: damu izan (zaio/du/dio)

Argibideak nahi nituzke damu izan aditzaren erabileraz.

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak

Aditzaren jokabidea: eskegi/eseki (bere burua eskegi du / *eskegi da)

Onargarria al da Garabi batetik eskegi dira, protestan esaldia? Izan ere, Euskaltzaindiaren Orotariko Euskal Hiztegiak [OEH:ebaki] adibide hau dakar, besteak beste: Itxeki zan soka batetik eta aurkitu zuen zinzilika zegoala.

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi (deritzo, deritza, *deritzaio)

Nola esan behar da deitzen zaio adizki trinkoa erabiliz, deritzaio ala deritzo? Hau da, bereizten al dira deritzaio (‘deitzen zaio’) eta deritzo (‘irizten dio’)?

Zalantza-mota: morfologia > aditz-jokoa, lexikoa > aditzak, sintaxia > aditza
Unitate-mota: hitzak-aditzak > trinkoak

Kuantifikazioa adieraztea: neurtu, pisatu (bi metro luze da, bi kilo pisatzen ditu)

Zein da egokiagoa neurtu aditza erabiltzean: Zenbat luze zara? ala Zenbat neurtzen duzu?

Eta pisatu aditzaren kasuan, zuzena al da Zenbat pisatzen duzu? galdetzea?

Zalantza-mota: morfologia > zenbakiak, lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak
Unitate-mota: hitzak-aditzak, hitzak > adjektiboak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > aditz-joskera, joskera > izen-joskera, lokuzioak/kolokazioak, zenbakiak > kardinalak

Aditzaren jokabidea: ari izan (da/zaio)

Erabil al daiteke -i ari izan esapidea da aditz gisa, hau da, aditzean datiboaren komunztadura egin gabe? Adibidez: Niri ari zara?

Zalantza-mota: lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak

Aditzaren jokabidea: topo egin, topatu (da/du)

Zuzena al da topatu aditzarekin Mikel topatu dut, Mikelekin topatu naiz eta gisakoak erabiltzea? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "topau/topatu, dau, da encontrar(se), hallar" erabil daiteke.

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > komunztadura
Unitate-mota: hitzak-aditzak > komunztadura, lokuzioak/kolokazioak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper