JAGONET bilaketa

194 emaitza bilaketarentzat

Lekua adieraztea: kontsonantez bukatutako leku-izenak eta kasu-markak: El Salvador eta Gares

Nola behar dute, besteak beste, kasu hauek: El Salvadorreko ala El Salvadorko; Garestik ala Garesetik?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Toponimia: Araba, Bizkai eta Gipuzkoan / Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan / *Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

Ondo al dago Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sintagma? Kasu-markarik gabe doanean, ondo al dago Bizkai idaztea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak

Hitz elkartuak: zahar-etxea / zaharren etxea / zahar-egoitza / zaharren egoitza / adinekoen etxea…

Adinekoen edo zaharren etxeari deitzeko, zein da egokiena aukera hauetatik: zahar-etxea / zaharren etxea / zahar-egoitza / zaharren egoitza / adinekoen etxea / adinekoen egoitza?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz elkartuak
Unitate-mota: hitzak > izenak

Nolakotasuna adieraztea: -koi (ni neurekoia naiz /*ni berekoia naiz)

Zuzena al da Ni berekoia naiz esatea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > hitz eratorriak
Unitate-mota: afixuak > atzizkiak, hitzak > adjektiboak, hitzak > izenordainak

“Norenganako/norekiko” adieraztea: -ekiko (gurasoekiko errespetua / errespetua gurasoekiko)

NOREKIKO, izenlaguna denez, beti izenaren aurrean jarri behar al da? Hau da, errespetu handia du gurasoekiko edo gurasoekiko erakusten duen errespetua bezalako egiturak okerrak al dira?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak
Unitate-mota: hitzak > izenak, joskera > hitz-ordena, lokuzioak/kolokazioak

Kausa adieraztea: -tzeagatik/-lako (merkeagoa izateagatik/delako)

Amak ez zuen bere alaba haurtzaindegira bidaltzen: aitona-amonekin uzten zuen merkeagoa izateagatik esaldian -t(z)eagatik zuzena da ala -(e)lako erabili behar da?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, sintaxia > aditza, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > menderagailuak, perpausa > kausa

Lexikoa: ohitura (egitearen/egiteko ohitura)

Zein da hobestekoa erretzearen ohitura / erretzeko ohitura formen artean?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia
Unitate-mota: hitzak-aditzak > aditz-izena, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

“Norentzat” adieraztea: -tzakoa (norentzakoa)

NONGO(A), NORENGANAKO(A), NOREKIKO(A) kasuek, izena kenduz gero, -a mugatzailea hartzen dute. NORENTZAKO kasuak ere har lezake mugatzailea? Hots, amarentzakoa zuzena da?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak
Unitate-mota: hitzak > determinatzaileak, hitzak > izenak, lokuzioak/kolokazioak

Esapideak: zertan edo hartan = zerbaitetan

Zer egoeratan erabil daiteke zertan edo hartan esapidea?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak, lexikoa > esapideak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak, joskera > esapideak

“Noren” adieraztea: gure/nire (gure/nire andrea; gurean / gure etxean)

Zuzena al da senarrak gure andrea esatea bere emazteagatik?

Zalantza-mota: morfologia > kasu-markak
Unitate-mota: hitzak > izenordainak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper