JAGONET bilaketa

6 emaitza bilaketarentzat

Ortografia: bait-

Ahoskera kontuan harturik eman omen da idaztaraua bait- partikularen kasuan (bainaiz, baikara, baitu). Zergatik ez da horrela jokatu beste hainbatetan? Adibidez, behinik behin, batik bat, -z gero, seietan/seiretan, alde/-kalde eta beste hainbatekin.

Zalantza-mota: ahoskera, ortografia > grafiak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: karaktereak > letrak, perpausa > kausa, prosodia > kontsonante-multzoak

Araugintza: gomendioa, hobespena…

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea naiz eta zalantza daukat Euskaltzaindiaren arauak emateko erarekin. Kasu batzuetan Euskaltzaindiak forma bat edo beste "hobesten" duela esaten da eta, irakurri dut, "hobetsi" esaten denean gainerako formak ez direla baztertzen, baina ez erabiltzea gomendatzen dela. Ondo nabil?

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia, lexikoa, ortografia, sintaxia
Unitate-mota: hitzak

Araugintza: aldaketak arauetan

Zergatik aldatzen dira hainbeste arauak? Zergatik aldatu dira lehendik finkatuak zeuden egitura edo idazkera batzuk? Esaterako: eritzi/iritzi, bait naiz / bainaiz, bapatean/bat-batean, batez beste / batezbeste

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia, lexikoa, ortografia, sintaxia
Unitate-mota: hitzak

Araugintza: euskara batua, lagunarterako?

Baturako erabaki diren formak lagunarteko berriketan jardutean ere erabili behar al dira? Esate baterako, ohiko/ohizko, hau guztia / guzti hau, litzateke/litzake, dago/[dao] eta abar.

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia, lexikoa, sintaxia
Unitate-mota: hitzak

Araugintza: gomendioak, derrigorrezkoak?

Derrigorrez betetzekoak al dira Euskaltzaindiaren gomendioak eta hobespenak?

Zalantza-mota: ahoskera, morfologia, lexikoa, sintaxia
Unitate-mota: hitzak

Baldintza/denbora adieraztea: -z gero / ezkero

Nola idatzi behar dira, adibidez, jo ezkero, igo ezkero, etorri ezkero, edan ezkero, hamarrak ezkero...? Eta nola idatzi eta ahoskatu behar da, adibidez, esan duzun ezkero?

Zalantza-mota: ahoskera, ortografia > grafiak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota: hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, karaktereak > letrak, perpausa > baldintza, perpausa > denbora, prosodia > silabak

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper