1 emaitza moldatu1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

moldatu1, molda, moldatzen
1 du ad. Antolatu, eratu, prestatu; gai jakin bati nahi den forma eman. Hizkuntza batuaren eredu bat moldatzen ari gara. Esazu non eta nola moldatu zituen Jesusek Eliza eta penitentziako sakramentua. 1918an agertu zitzaigun (bestek moldatua, egilea hil berria baitzen) F. de Saussure-ren liburu ospetsua. Biziro maite dugu euskara, baina nork geure gisara moldatua eta aldatua, ez den-denean. Giza sorkariak ongi itxuratuak eta moldatuak dauden jakin nahi dugu. Emazteei beren urreriak galdeginik moldatu zioten Aaroni aratxe bat, egiptoarren Apis idi famatuaren irudikoa. Egoki moldatu du, brontzez, Legazpiren itxura maitagarria.
2 du ad. Idazlanez, bertsoez eta kidekoez mintzatuz, egin, sortu. Ik. ondu 9. Hiztegi bat moldatu. Euskaraz moldatutako jostirudi bat. Hoberen bat ager dadin artean, ahalik ongiena moldatu dut liburu hau.
3 da/du ad. Molde edo forma jakin bati egokitu. Oinetakoa, apur bat erabiliz gero, moldatzen da, oinaren neurrira etortzen da.
4 da ad. Aritzeko edo zerbait egiteko, aipatzen diren bideei askietsirik jardun. Ik. konpondu 3. Hainbestean moldatzen omen nintzen egiteko zail horretan. Harritzekoa da nola moldatzen den, adierazkizunik zailenak hizkera argi, zehatz eta garbi batean ematen.
5 da ad. Konpondu, bat etorri. Bonaparte ez zen beti ongi moldatu gazteago zituen van Eys eta Vinsonekin.
Ohiko lexiak
 
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper