Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zain1 bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zain1
1 iz. Sustraia, erroa, bereziki azalekoa. Haritz tantai baten zainetan jarrita. Harrarazten zaio abereari belar horren zain haustua. Zainetatik atera zuen arbolatxoa.
2 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Karitatea baita bertute ororen zaina. Zuhaitz honen zaina aita santua da. Gezurrak zainak laburrak ditu. Destaina honi hasieratik zainak ebakitzeko.
3 iz. Odola dabilen hodia. Ik. odol hodi. Nire zainetako odol guztia. Zainetatik odola isurtzen. Eskugain argaletan zainak agerian zituen, zuhaitz-zuztarrak bezalaxe. Lotan zegoela eman zion eztulak hain gogorki, non eten zitzaion bularreko zain bat eta geratu zen hila. Lepoko zain guztiak odolez hantuak. Zainak odolusturik. || med. Odola ehunetatik bihotzera itzularazten duen hodia. Zainak eta arteriak.
4 iz. Giharra hezurrari itsasteko egitekoa duen zuntz sorta. Zainak indartsuak dituen harri-jasotzailea. Izter zaina ihartu zitzaiolako, herrenka zihoan. Mutilzahartuta, egina dauka hanka-zainetan herdoila.
5 iz. Nerbioa. Ematen dio ezpata kolpe bat zezenari eta non botatzen duen hankaz gora, dar-dar; zainen bat ukitu zion eta, horrela elbarritu zuen.
6 iz. Hostoa zeharkatzen duen nerbio modukoa, hostoaren azpialdetik gainaldetik baino irtenagoa dena, eta landareak lurretik ateratzen duen izerdia banatzen duena. Hosto eroriaren zainek osatzen zuten hieroglifoan neure heriotza irakurri nuen.
7 iz. Zerbaiten azalean gertatzen den zerrenda mehea, beste kolore bat edo beste tasun batzuk dituena. Harri arras gogorra, horia, eta zainak arrosa kolore dituena. Gurutzearen besoan pitzadura luze bat zegoen, zuraren zain batetik irekia.
8 iz. Meategi, harrobi eta kidekoetan, harrian txertatua ageri den mea zerrenda. Mea zain bat aurkitu zuen, baina ez zion inori deus esan. Zilar eta urre zainak diren lekuan.
 

La Biblioteca y Archivo Azkue

HORARIO
9:00 - 14:00

La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus