Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza trapu zahar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

trapu zahar
1 iz. pl. Haizatu behar ez diren edo nahi ez diren kontu edo arazo zaharrak. Ik. zapi zikin. Haserretu, eta trapu zahar guztiak atera zizkioten elkarri. Elkarri trapu zahar guztiak aurpegira botatzen. Bost axola niri familiako trapu zaharrak! Ez hasi trapu zaharrak astintzen!
2 (Erkaketetan, 'pertsona edo gauza baliogabea, mespretxagarria' adierarekin). Ik. trapu 2. Zuetaz baliatu ondoan, trapu zahar mutxitu baten antzera botako zaituztenak gero.

Aztergaia: trapu zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-10-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: TRAPU ZAHAR a) Trapo sucio, asunto turbio. "Trapuzarrak etara, istilu edo arazo zaharrak berpiztu. Asarretu ta trapuzar guztiak etara zotsen alkarri" Elexp Berg. v. TRAPU ZIKIN. Enagin asko zirikatu, asten banon asi ba, atarako daunadaz ezkutuban daukonazan trapuzar guztijak eta. Kk Ab I 68. Alkarri trapuzar eta zer esan guztiak arpegira botaten. Bilbao IpuiB 145. b) Trapo viejo. "Trapuzarrak batzen asi tta oiñ aberastuta dago" Elexp Berg. Trapu zar bat konponduta. Tx B I 63. Trapu zar bategaz itxi neutxian [txarrikumeari] agoa. Bilbao IpuiB 253. Trapu zarra baño gaizkiago uzten nau. Albeniz 107. Enfermerak an erabili ninduten trapu zarra bezela maiaren gañean. Ib. 131.

adib: trapu 1 iz. Ehun zati zahar eta urratua; garbitzeko edo xukatzeko erabiltzen den ehun edo oihal zatia. Mahaiari trapua pasatu. Bi trapu puska. Trapu biltzailea (Ik. trapuketari). Trapu zaharra (Ik. piltzar). Zuri baten pupua eta lau zuriren trapua (esr. zah.). || Trapu zaharrak atera: istilu edo arazo zaharrak berpiztu.

trapu zahar : a) ‘istilu, arazo, kontu zaharrak’ adierakoa: Elkar (“Lantokitik modu desegokian kaleratu dituztela salatuko dute, eta lantokiko ugazaba traidorearen trapu zaharrak aireratu nahiko dituzte”), HABE (“Ez zuen batere atsegin bertsolariak elkarri trapu zaharrak astintzea bertsoz”), Berria (“inork ez baitu gogoko bere trapu zaharrak haizatzerik”), EiTB (“Ume alu horrek ze uste dik? Eskubidea duela gure arteko trapu zaharrak kontatzeko?”), Argia (“Hori oso ondo dago, eta baloratu beharreko gauzak dira, ados, familia txikia garela eta tratuan nabari dela hori; zuk ordea, irakurle, nik bezalaxe kontakizun honetan morbo gehixeagoko zerbait bilatzen duzu: erredakzioko kideen maniak, trapu zaharrak, pasadizoak”); b) ‘piltzar’ adierakoa: Aizu (“Soinean, berriz, etxean aurkitutako trapu zaharrak, gortinak, adibidez, ahalik eta koloretsuenak”), Elkar (“Guk trapu zaharrak janzten genituen, eta haiek zetazko soinekoak eta hiru piezako trajeak, baina umeak antzekoak dira toki guztietan”), Deia (“Egun batean tigre baten buztanaren antza zeukan trapu zahar bat erakutsi zuen mozkor batek taberna batean”), Berria (“Eta bai, hantxe zegoen pareoa, auskalo nondik eroria, goxo-goxo, landare exotiko eta balkoi artean galduta, bustita, trapu zahar baten antzera”), EiTB (“Trapu zahar bat eginda topatu diagu kalean”), Argia (“Eta datorren kurtsoan ikasle berriek horrelaxe utziko nautelako, ustez berriturik hasi eta trapu zahar baten pare, bizitza patu puta bat baizik ez dugun sentsazioz!”), Erlea (“Lagunen esanetan, gorputzak eman zion altoa aspalditik neureganatua neukan inertzia bati; alegia, beti eginbeharrez itota eta triste antzean ibiltzeari. Irudi baten bidez azaldu behar banu nola sentitzen nintzen, oro har, sasoi hartan, esango nuke sukaldeko trapu zahar bustia lez sentitzen nintzela”), DiarioVasco (“Han eta hemen plastiko, errobera, trapu zahar eta antzeko zaborra ikusi izan dugu ordutik aurrera ibaiertzeko ibilbide osoan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

trapu zahar : a) ‘istilu, arazo, kontu zaharrak’ adierakoa: Berria (“Azken egunotan, berriz, zenbait trapu zahar argitaratu dira”) Herria (“Haste hartako trapu zahar biltzaleek trapu zaharrez besterik ere biltzen dute eta ederki baliatzen behardunen onetan”), Migel Angel Mintegi (“Ez dakit hitza emateak baliorik duen CESIDen paperak ospetsuen trapu zaharrekin nahastuta agertzen diren garaiotan”), ; b) ‘piltzar’ adierakoa: Berria (“Jadanik funtzio bat bete dutenak, izan dadin mahai zapi, oihal etxe, erridaua, karpa zati edota trapu zahar: «Batzuk zikin-zikinak dira, gainera”), Herria (“Larunbatean, ekainaren 9a, "Paralysés" de France" elkartea jinen da arropa eta trapu zaharren bila”), Itxaro Borda (“Trapu zaharra errezikla zitekeen, Amaia Ezpeldoi aldiz nekez”), Ana Urkiza (“Bere ezkontzako soinekoa guretzako jaunartzeko soineko egin zuen; jaunartzekoa, jaiegunetako; jaiegunetakoa, astegunetako; astegunetakoa, amantal; amantala, trapu zahar eta trapu zaharra tomate-parrak lotzeko zinta”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da, definitu beharrekoa, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa trapu sarreran.

 

La Biblioteca y Archivo Azkue

HORARIO
9:00 - 14:00

La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus