Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza non bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

non
1 adb. Zer tokitan? (Galdetzailea). Non nago? Maitea, non zara? Non utzi duzu liburua? Hutsik gabeko euskara non aurkitu? Eta alabak, non?
2 adb. (Zehar-galderetan). Ez nekien, gaixo honek, non sartzen nintzen. Liburuak ez baitzioen ez non eta ez noiz atera zuten. Ez lukete jakingo hori non bilatu. Jainkoak daki non!
3 adb. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Orain datozen gazteek badute non ikasi. Badute hemen ere gure begi-bihotzek non ase eta non goza. Non erosia badago.
4 (hona, horra edo hara-ren ondo-ondotik). Hona non datorkigun bestea. Horra non aurkitu ginen bi hitz berriren jabe, baten ordez.
5 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. non... han...; non ere Alkate izan zen Donostiako hirian, non hil baitzen mila zazpiehun eta bigarren urtean. Eta zen anitz lanpa ganberan, non bilduak baikinen.
6 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, hain, hainbeste, hala, halako moduz...-en ondoren, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. ezen 2; ze2 2;  + halako eran... non...; halako gisan... non...; halako moldez... non... Halako eran itsutu zen, non haien idoloak gurtu baitzituen. Bizi zaitez halako maneraz, non herioak ez baitzaitu sekula ustekaberik atzemanen. Sortu zen gose hain ikaragarria, non amak beren semeak jatera behartu ziren.

Esaera zaharrak

Non fida, han gal. Non salda, han zopa. Orak non mina, han mihia. Otsoa, non aipa, han gerta.

Aztergaia: non

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

non, nun [non da hobestekoa].

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hala... non, halako eran (gisaz, maneraz)... non, non edo han, non edo non, non ere 1: non ere baitzaude, kanpoko zara eta arrotz. 2: Erromara jo zuen non ere sasoi hartan aurkitzen zen Hugolino , non (eta) ez... -n: etorriko gara, non eta ez duen sekulako euri-jasa egiten.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

non bakarra onartu da, nagusitua baita gaur, nun baztertuz.

Informazio osagarria
Adizlagunetikoak

non edo han, non edo non; non ere; hala... non; halako eran (gisaz, maneraz)... non; non (eta) ez... -n.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""Nun amorraia izango, sube zar aundi bat izan" (Manuel Lasarte). "Non amarna emango, ogeiña duro eman zigun" (Manuel Lasarte)". (2008-07-18)

 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus