Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza sustrai bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

sustrai
1 iz. Landareetan, zurtoinaren aurkako noranzkoan hazten den zatia, berez lurpekoa, elikagaiak hartzeko eta lurrari lotzeko balio duena. Ik. erro; zain1. Sustrai sendoak, sakonak. Sustraiak egin artean. Sustrai eta belarrak janez. Gernikako arbola iharraren sustraiak sator batek jan omen zituen. || San Agustinengan dute sustrai ageria edo ezkutua geroko landare luze-zabal anitzek.
2 iz. Oinarria, zimendua; jatorria, iturburua. Euskara komun hura, egungo euskalkien sustrai bakarra zena. A, ebaki banu lehenengoan harako bekatuen sustraia! Hona nire larritasunaren sustraia. Ezbehar askoren sustraia. Gertakarien azken sustraia behar dugu bilatu. Aldi igaroan baititu sustraiak orainak eta geroak. Euskal sustraizko egitura. Ezin naiteke zalantzan has Europari buruz, nire sustrai guztiak Europan baititut.

Aztergaia: sustrai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau102
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-08-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

erro, zain, sustrai.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "(iturri, arrasto, oinarri) "Eta gero ekin genion kantu-lanari gai librean, baiña egunari zegokion sustrairik galdu gabe" (Manuel Lasarte). "Aspaldiko kontu zaarretan sartu naiz sustrai zuzenak eman aal izateko" (Manuel Lasarte). "Erri ontan bi etxe zarrenak zein diran sustraia bada: Iturriotz'ko Garbuno eta Ergoien'go Pagoaga" (Manuel Lasarte). "Eta nik ikusi edo sustraitik ikasi ez dedanik ezin nezake esan iñolako moduz" (Manuel Lasarte)" (2009-10-23)

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.