Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bat bakarra bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

bat bakarra
1 Bakarra. (Mugatua). Alkandora bat bakarra dut. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan.
2 Bat ere ez. (Ezezko esaldietan). (-ik atzizkia eta ere partikula ere har ditzake). Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Ideia baterako sei hitz berri nahi baditugu, ez dugu bat bakarrik ere herrian sartuko.

Aztergaia: bat bakarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan BAT BAKARRA.

def: bat-bera 1 Bat bakarra, berbera. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat-bera dela. Bi amets horiek gauza bat-bera esan nahi dute. // adib: bat 1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Alkandora bat bakarra dut. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat. || bakar 1 adj. Berdinik, kiderik edo lagunik ez duena. Ik. bakoitz. Haren seme bakar Jesu Kristo. Hori dakien (pertsona) bakarra. Ezberdintasun guztien funtsa hitz bakar batean bil daiteke. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan. Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Buruzagitza bakarraren mendeko ziren bitartean. Espetxea eta zigorra izan ziren erantzun bakarrak. Berrehun kiloko harria esku bakarrez jaso. Alderdi bakarreko sistema politikoa. Hobe duzu begi-esku eta oin bakarrarekin zeruan sartu. Inor ez da deusen jabe bakar. || aitzurlari iz. Nekazaria. Nekez irabazten du aitzurlariak bere ogia. Letra bat bakarra ere ezagutzen ez duten artzain, aitzurlari eta ikazkinak. || amaitu, amai/amaitu, amaitzen 1 du ad. Zerbaiti azkena eman. Ik. bukatu. Amaitu dute etxea. Lan asko hasi eta bat bakarra amaitu ez. Hemen amaitzen ditut zure laudorioak. Datorren astean amaituko dute liburua. Amaitzen duzunean, etor zaitez. Amaitu dugu gaurko aldia.

bat bakarra 147: Ortzadar, Deia 11, Elhuyar 3, Elkar 5, Consumer 12, Berria 56, EiTB 8, Jakin 15, Karmel 3, Argi 18, Erlea, DiarioVasco 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

bat bakarra 276: Herria, Berria, Elizen arteko Biblia, Jon Muñoz, Asisko Frantzizko, Joxe Azurmendi, Xanti Iruretagoiena, Jose Antonio Mujika, Josu Zabaleta, Aingeru Epaltza, Pello Salaburu, Harkaitz Cano…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da bat eta bakar sarreretan.

 

La Biblioteca y Archivo Azkue

HORARIO
9:00 - 14:00

La Biblioteca y Archivo Azkue está al servicio de Euskaltzaindia. Además, está abierto a todos los investigadores e intenta fomentar la investigación y ayudar en la difusión de los temas culturales vascos, en el marco de sus posibilidades.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus