euskaltzaindiaren mendeurrena logoa

8 emaitza: ELO

Elo (Masculin)

Erdi Aroko antroponimoa eta Nafarroako herri baten izena (gaztelaniaz Monreal, Ibargoitin). Bertan egon zen gazteluan, gau ilunetan, Juan Liren mamua ibiltzen omen da, noraezean, Nafarroa Gaztelako konkistatzaileei saltzeagatik zigorturik baitago. Justo Garate poligrafoak (Bergara, 1900 - Mendoza [Argentina], 1994) izen hau erabili zuen goitizentzat. Aldaerak: Eilo eta Eilon.

Eloi (Masculin)

Espagnol: Eloy
Français: Éloi

Latin berantiarreko Eligius 'aukeratua' izena Eloi bihurtu zen frantsesez, eta handik barreiatu Europan zehar. VII. mendean Noyongo apezpiku izandako san Eloi urregile eta errementaria izan zen, eta hori dela bide urregileen zaindaria da egun. Kondairak dioenez, behin hagitz basatia zen zaldi bati hankak kendu zizkion, ferratu ahal izateko, eta gero berriro jarri. Jaieguna abenduaren lehenean da. Baliokideak: Eloy (gaz.) eta Éloi (fr.).

Eloisa (Féminin)

Eloi frantses izenetik dator, eta hau berriz latineko Eligius-etik. Eloisa-k (XII. m.), irakasle zuen Abelardo filosofoarekin maiteminduta, Bretañara alde egin zuen, harekin ezkondu eta ama izateko. Osaba, hala ere, krudelkiro mendekatu zen Abelardoz, eta horren ondorioz Eloisak profesa egin zuen. Handik aurrera filosofoarekiko harremana posta hutsezkoa izan zen, hau hil zen arte.

Elordi (Masculin)

Iraizozko (N) mendia eta Aralarko aurkintza. Itzarbeibarren, garai batean, izen bereko herria izan zen.

Elorri (Féminin)

Euskal Herriko zuhaixka arrunta (Crataegus monogyna), Europako hainbat lekutan bezala euskal tradizioan ere sakratua izan dena. Sebastian Atutxa (Lemoa, 1909 - Eibar, 1964) idazlearen goitizena ere izan da.

Elorria (Féminin)

Euskal Herriko zuhaixka arrunta (Crataegus monogyna), arantza izenaz ere ezaguna. Europako hainbat lekutan bezala euskal tradizioan ere sakratua izan da.

Elorriaga (Féminin)

Debako (G) Itziar auzoan izan zen Andre Mariaren baseliza. Gaur egun irudia aipatu auzoko santutegian dago.

Elosiaga (Féminin)

Azpeitiko (G) Andre Mariaren baseliza, egun santa Luzia izenaz ezagutzen dena. 1802an, ordea, Elosiagako Ama Birjina esaten zitzaion.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper