87. araua. Euskara batuaren ahoskera zaindua

Gramatika-atalak: Ahoskera
  • Hau da 87. arauaren aitzinsolasean erraten dena: «Euskara batuaren ahoskera zaindua (EBAZ) ahozko hizkuntza estandarra izango da, alegia hiztun ororen erreferentzia tresna, hizkuntzaren maila formaletan erabili beharko dena. EBAZ ez da orain arteko hizkeren ordezkotzat hartu behar, osagarritzat baizik. Ez da euskara batua ahoskatzeko modu bakarra eta are gutxiago, noski, euskalkiak ahoskatzeko era (…), ez dela berdin ahoskatu behar testu akademiko baten jendaurreko irakurketan eta adiskide edo senideekiko elkarrizketan, berrien mikrofono aurreko aurkezpenean eta ama eta haurraren arteko elkarrizketan (…). Horregatik arauetan ematen diren adibideak lekuan lekuko edo norberaren sistemaren arabera hartu behar dira. Esaterako, ahoskera zainduko etxea etxea, erabilera arduragabeagoan etxia izango da ea > ia ordezkatzea egiten den euskara batean, bokal bilkura horretan ordezkatzerik egiten ez den euskaran etxea etxea izango da hizkera maila guztietan».
  • Laburbilduz, bokal eta kontsonante guziak ahoskatu behar dira eta idatziak diren bezala erran behar dira hitzak.
  • Bokalak
    • a, e, i, o, u bokalak idatzi bezala ahoskatuko dira eta Iparraldeko ü, [y] balioarekin.
  • Kontsonanteak
    • g kontsonantea e edo i bokalen aitzinean [g] ahoskatzen da, a, o edo u bokalen aitzinean bezala: gerla, gizon.
    • r, rr euskaraz beti hortzobikari dira (mihia goiko hortzetan) eta gaitzetsi egin behar da frantsesaren ahoskera ubularra, frantsesezko rue (karrika, kale) hitzaren lehen kontsonantearen ahoskera, adibidez.
    • Iparraldean [ph], [th] edo [kh] ahoska daitezke hitz zenbaitetan, nahiz ez den idazten: eperra [ph], ito [th], ikasi [kh]…
    • j [j] ahoskatuko da frantses yaourt (jogurt) hitzean bezala, hala nola jateko [jateko], jokalariak [jokalariak]…
    • Aldiz, garaje bezalako hitz mailegatuan [ʒ] ahoska daiteke, frantsesez bezala.
    • x letra frantses ch bezala ahoskatzen da: xehe [ʃehe].
    • Halere, x letra bokal artean [ks] ahoskatuko da maileguetan; adibidez taxi [taksi], euskaraz frantsesez bezala.
  • Kontsonante-bilkurak
    • Ez ezezko adberbioaren ondotik, b-, d-, g- kontsonanteak [p], [t], [k] ahoskatuko dira. Adibidez: ez baita > ezpaita, ez da > ezta, ez gara > ezkara.
    • Ez ezezko adberbioaren bukaerako -z eta aditzaren hastapeneko z- gertatzen direlarik, bien arteko bilkura [ts] ahoskatuko da: ez zen > etzen. Halaber -n eta z- bilkura [nts] ahoskatuko da: eman zion > emantzion.
    • Ez ezezko adberbioaren ondotik, aditzaren hastapeneko n-, l- edo h- ahoska daitezke ala ez: ez nuen > enuen edo eznuen, ez luke > eluke edo ezluke, ez haiz > ehaiz edo ezhaiz.
  • Soinu-, hitz- eta kontsonante-bilkura horiek ondoko taulan entzun daitezke, edo Euskara eskuz esku honen Ahoskera sailean.
  • Xehetasun gehiago ukaiteko, Euskaltzaindiaren 158. araua, «Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak», ere kontsulta daiteke.

gerla

lek1 lek2

gizon

lek1 lek2

rue (frantses hitza)

lek1 lek2

eperra

lek1 lek2

ito

lek1 lek2

ikasi

lek1 lek2

yaourt

lek1 lek2

jateko

lek1 lek2

jokalariak

lek1 lek2

garaje bat

lek1 lek2

xehe

lek1 lek2

taxi

lek1 lek2

eman zion > emantzion

lek1 lek2

ez nuen > enuen

lek1 lek2

Euskaltzaindiaren araua
87. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
61. fitxa, 964. fitxa

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus