(...)
Izen honen etimologiaz ikus -os / -oz bukaera duten izenei eskainitako atalean dioguna. 1583ko lehen agerralditik (ikus aitzinxeago) orain arteko lekukotasun guztietan Bescos edo Vescos azaltzen da.
Beskos [béskos] Ardui-tik Busa-raino luzatzen da, eta Retuerta eta Aguilar ere mugakide ditu. XIX. mendeko Bescos alto / Bescos bajo izenek "corraliza"-k bereizteko moduak dira, toponimo ezberdinak baino gehiago (ikus Mesta sarrera). Izan ere, 1854eko lekukotasunean ikusten den bezala, Bescos-alto (gaur ez da erabiltzen) eta Retuerta gauza bera ziren, edo elkarren ondoan zeuden behintzat .
Alto (grande) de Beskos Benitoren gortea dagoen gaina izan daiteke; Barranco de Beskos Ardui eta Retuerta-tik jaisten diren errekastoek sortzen dutena da; Erreka hau Beskos osoa gurutzatu ondoren Busa-n sartzen da, eta hemendik, San Martingo mugatik beretik, Beireko lurretara doa; Cantera de Beskos 1802an egindako San Martin eta Uxueren arteko mugarrien berrikusketa-agirian aurkitzen dugu, eta San Martingo Cantera de Zaramendi bera izan daiteke. Gain honetan zegoen bi herrion arteko hogei eta hamabostgarren mugarria, Portillo de Beskos-en.
Aipu honetako portiluari Portillo de Beskos esaten ote zitzaion ez dago bat ere garbi. Egun behintzat, ez da izen hori ibiltzen. Paso de Beskos Camino de Olite-k eta Barranco de Beskos-ek elkar gurutzatzen duten tokian dago, Beireko lurretan, San Martin eta Uxueko mugetatik hurbil, hau da, zenbaitetan gutxienez Las Tres Mugas deitu ohi den alderdian. Pontecilla del Barranco de Beskos Erriberriko bidetik hurbil zegoen, Barranco de Beskos-en berean, San Martin, Beire, eta Uxueren arteko muga-mugan, eta ez dakigu inguru honetan behar zuen Puendelazapata bera ez ote zen.
Saleras de Beskos non zegoen ez dakigu, ez eta gatzarriak ziren ala gesalak. Presa de Beskos alderdiko errekan zegokeen.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abréviation: OV.11
Auteur: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titre: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Note:
Élaborateur:
Collection: Onomasticon Vasconiae 11
Revue:
Maison d'édition: Euskaltzaindia
Lieu: Bilbo
Date: 1994
Référence:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Origine: guztizkoa
Domaine: hizkuntza azterketa
Mentions légales
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.
Siège social
B
BISCAYE
Plaza Barria, 15. 48005 BILBAO
+34 944 15 81 55
info@euskaltzaindia.eus
Centre de recherche
V
LUIS VILLASANTE
Tolare baserria. Almortza bidea, 6. 20018 SAINT SÉBASTIEN
+34 943 42 80 50
donostiaordez@euskaltzaindia.eus
Represéntations
A
ALABA
Gaztelako atea, 54 01007 VITORIA-GASTEIZ
+34 945 23 36 48
gasteizordez@euskaltzaindia.eus
G
GUIPUSKOA
Tolare baserria. Almortza bidea, 6 20018 SAINT SÉBASTIEN