Leku-izenak

- Help

*: Replace one or more characters
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Replace a single character
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Alto de Txorria - Places - EODA

Alto de Txorria (Laiotza)

Entity:
Orografia/Mendi magala
Status of decision:
lemma without regulation 
Situation: Uxue
  • el canton de chorria - (1716) NAN.PR.UNX , 30. k.
    (...)
    yten otra pieza...en el Canton de chorria...
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • el alto de chorrea - (1749) NAN.PR.UNX , 40. k.
    (...)
    una pieza en el alto de chorrea...
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

  • txorria (acequia de los linares de), (aldabea de), (aldazkia de), (alto de), (barranco de), (cantón de), (carasol de), (paso de), (portillada de), (portillo de), (pozo de) - (1994) OV.11 , 900-902
    (...)
    Egungo Txorria [chórrja] Echorria da 1593an, eta badaiteke jatorrizko aldakia e-duna izatea (cf. Esatea > Satea). Etimologia iluna da guretzat. Txorria aldaera ere goiz azaltzen da. Leku-izen hau garai batez Bagarana, Balgarandega edo Valgrande-ren ondoan bizi izan zen, baina denborarekin nagusitu, eta auzo izana desagertarazi bide zuen. Acequia de los linares de Chorria beste batzuetako Barranco de Chorria da, hots, Mantxiriturrieta-tik jaisten den eta beherago Barranco del Molino deitzen den erreka. Txorria Aldabea-tzat hartzea harrigarri zaigu, gaurregun alde honetako Aldabea bakarra Turtunbera-koa baita, Txorria Carasolalto-n sartua dagoelarik. 1771ko lekukoa, alabaina, argia da. 1727an beste leku-izen batzuei lagun eginez ere azaltzen den [Lakubeli eta Santa Cruz toponimoei lagun eginez ere aurkitu dugu.] alda(i)zkia dugu. Gure ustez aldazkia-k 'aldapa', 'aldaia' adiera dauka [Behin aldaizquia dokumentatu dugu, baina lehen i hori bigarrenak eragindakoa izan daiteke. Cf., halere, honekin lotura zuzena duen aldai izena.], eta esanahi bereko aldatz-en eratorria da [Mitxelenak aldatz ez dela esistitzen dio, eta lekukotasun zaharrak aldats-en alde mintzo direla (AV, 43. or.). OEH-n ere aldats-ez besterik ez du biltzen, dakigula.]. Bukaerako -ki hori zehaztugabeko atzizki toponimikoa dela irudi du, beste herri batzuetako izenetan ere azaltzen dena. Punta de Orozki (?) Morionesen, Zaldukia Ekalan [PRA-Artabia, 6. k., 1692.] eta Eulaten [Id., 5. k., 1689.], Zaldukigibela, Zaldukiburua [Id., 3. k., 1686.] (< zaldu), Torrekia [Id., 7. k., 1693.] (< torre) Ekalan, Zufitxarkia (< zufi 'zubi' + txar 'zahar') Larragoan (Larraonan) [Id., 6. k., 1691.], Kortaki (cf. gortea, kortea, korta 'korralea'), Iturriki (< iturri), Mendiki (< mendi) eta Zalduki (< zaldu) Ameskoa aldean [Luciano Lapuente, TAM.], Intxaurkia (edo Intsaurkia < intxaur edo intsaur), Gurbeki [PRA-Artabia, 6. k., 1691.], Gurbekigaina [Id., 4. k., 1688.], Gurbekiondoa [Id., 5. k., 1700.] (< gurbe) Narkuen [Id., 4. k., 1688.], Louzako intxaurkieta eta Zaldubiribilkia (< zaldu + biribil) Gastiainen [Id., 3. k., 1686 eta 1685.], Zaldukia Antzinen [Id., 9. k., 1696.] eta Legarian [Id., 1698. Cf. gainera Ollo / Olloki herri-izenak.]... Atzizki hau gure ustez 'gauzakia' 'zatia' adiera ohi duen -ki ezagunarekin lotua dago [Ikus Azkueren MV-8, 99-100. eta 105-107. orr.], baina aipatu adibideetan duen balioa diferentea dateke. Kasu hauetan gure irudiz balio txikigarria izan lezake, zenbait antroponimotan bezala (hemen balio hipokoristikoa du, txikigarria baino gehiago). cf. Peruski 'Periko' Saratsan [PRA-Arakil-Hiriberri, 4. k., 1578. Etxe-izena zen herri honetan.], Larunben [Id., 1581. Hemen ere etxe-izena zen.], Etxalekun [Id., 5. k., 1587.], Erbitin [Id.], eta Muskitzen [Id., 1. k., 1579. Tarteko -s- hori sabaiaurreko soinu igurzkaria izan zitekeen ([sh] alegia), 1568ko Martixa de Etxaleku-n (PRA-Arakil-Hiriberri, 1. k., 1568) azaltzen den berbera (cf. oraingo Martija deitura). Cf., orobat, mendiko 'menditxoa' / mendixka 'menditxoa', erixko 'eri antza'.], Joangi eta Martiki Pasai-San Pedron [PATO, 165. or.]. Alto de Txorria Turtunbera eta Txorria-ren arteko gaina izan zitekeen [Turtunbera sarrera aztertzean ikusi dugun Alto de Turtunbera bera, alegia.], Cantón de Txorria bezala [Ikus canto, cantón eta cantera-ren inguruan Aguilar sarreran esan dena.], baina baita altxonbidea igarotzen den Txorria eta Cuartochiguito-ren artekoa (ustezko Alto de Bikuaga) ere; Caracierzo eta Carasol de Txorria-k alderdiko ospel eta egutera adierazten dute, hurrenez hurren. Uxueko lihatze gehienak Txorria-n zeuden, eta horren ondorio da dokumentazioko (ikus gorago) eta oraingo Linares (de Txorria) izena. Paso de Txorria beheko Paso del Molino nahiz goiko Paso de las Pilas izan zitekeen; Portillada edo Portillo de Txorria egungo Portillo de las Pilas [Hau berria da, Fuente de las Pilas izena zaharra den arren (ikus sarrera hau)] bera izan zitekeen, hots, lihatzeetako bideko portilua, Portillo de Esatea-ren ondokoa. 1806ko Pozo de Chorria, azkenik, "Corral de Fausto"-ko putzua dela dirudi, Fuente de Fausto-ren ondokoa.
    (...)

    What:
    Situation:
    Origin: OV.11

 

  • Cantón de Txorria ()
  • Alto de Txorria, Cantón de Txorria ()
UTM:

				
Coordinates:

				

cartography:

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper