(...)
Izen honen etimologiaz ikus Agezako Gesaliturria eta Gezari sarrerak. Ageza eta Galipentzuko Gezari bezala Eslabakoa ere gatz asko duen eremua da, eta hau dela medio orain arte uzta kaskarrak bildu izan dira bertan. Esan moduan, Gezari eta Gaizari dokumentatzen ditugu.
Izen bereko errekaren (hasieran Barranco de Tastaran denaren) inguruko lurrak adierazten ditu, Ageza, Eslaba eta Galipentzun.
Alto de Gezari [gezári] Camino de Gezari-ren ondoko gaina da, euskarazko Gezariburua-ren balikokidea.
Fuente de Gezari errepidetik hurbil samar dagoen iturria da, eta Prado de Gezari Gezari abajo-n dago, Agezako mugan, errekaren inguruan, Zangozabidea eta Zangozako errepidearen artean.
Gezari aski alderdi luzea da, eta hori dela eta Tastaran-etik Camino de Gezari-raino Gezari arriba (Gezarigoiena euskaraz) deitzen zaio, eta bide horretatik errepideraino Gezari abajo (Gezaribarrena behiala).
Gezari-k Tastaran, La Tejería, Boiugain, Boiuartea, Xubingoa, Errepidea eta Lezkaduia (El Lezcal)-rekin mugatzen du.
(...)
(...)
Alto de Gezari-ren euskal baliokidea da (ikus Gezari sarrera).
1765ean Guezabiburua dugu, eta 1791n Guezariburba (cf. Andua > Anduba Lergan).
(...)
(...)
[Dermio baten zatiketa. Burua] Txistukari atzean behin bakarrik azaltzen da, Leatxeko Igarazburua toponimoan, eta ikusten denez ahostuntasunari eusten dio.
Gure alderdian garbi baino garbiago ageri da burua erdarazko alto de, cabezo de, cabezal de...eta antzekoen kidea dela, eta dermio bateko 'gaina', 'mendikoa', 'muinoa' adierazten duela, altuera batetik bestera dexente aldatzen den arren. Adibidez, Eslabako Artaduburua-k Artadua dermioko muino txikia adierazten zuen, eta Zareko Auzalorburua-k Auzalorra (Campo de la Villa egun) deitu eremuko muino orain desagertua (dena berdindu baitzuten, ardantzea landatu aitzinean). Alde honetatik -gaina-k zenbaitetan duen balio bera (ez -pea 'azpia'-ren kontrakoa) duela irudi du (alderik bai ote?).
Hortaz oso garbi dago -goiena-k ez bezalako esanahia duela: Eslaban esaterako Gezari abajo (antzinako Gezaribarrena)-n dagoen Alto de Gezari izeneko muinoa (513 metro) dugu, eta segurua da hau dokumentazioko Gezariburua bera dela. Gezarigoiena-k, aldiz, dermio honen goreneko alderdia adierazten du, ez mendiko bat.
(...)
Colection: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Magazine:
Publisher:
Place: Iruñea
Date:
Reference:
Notes:
Type: artxibategia
Extraction: partziala
Field: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Abbreviation: OV.11
Author: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Title: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Work note:
Elaborator:
Colection: Onomasticon Vasconiae 11
Magazine:
Publisher: Euskaltzaindia
Place: Bilbo
Date: 1994
Reference:
Notes: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Abbreviation: NA.TM
Author: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Title: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Work note: 59 liburuki
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Place: Iruñea
Date: 1992-1999
Reference:
Notes: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Type: bibliografia
Extraction: guztizkoa
Field: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Abbreviation: NA.TOF
Author: ZZ. AA.
Title: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Work note:
Elaborator:
Colection:
Magazine:
Publisher: Nafarroako Gobernua
Place: Iruñea
Date: 2019tik
Reference:
Notes: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Type: datu baseak
Extraction: guztizkoa
Field: dokumentazioa
Mentions légales
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.