- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Belaskoain - Lieux - EODA

Belaskoain (Site)

Identité:
Orografia/Aurkintza
Normatif:
proposition normative d'un(e) chercheur(se) 
: Urrotz
  • berascoain - (1701) NAN.PR.URR , C.85

    Que:
    :
    Origine: NA.TM

  • belasscoayn - (1708) NAN.PR.URR , C.105

    Que:
    :
    Origine: NA.TM

  • belascoain - (1720) NAN.PR.URR , C.111

    Que:
    :
    Origine: NA.TM

  • belaskoain - (1994) OV.11 , 37-40
    (...)
    [-Ain atzizkia] Atzizki honetaz ikerle batek baino gehiagok hitz egin badu ere, gai hau ukituta arrakasta gehien izan duena, zalantzarik gabe, Julio Caro Baroja [Materiales, 59-82. orr.] izan da. Autore honen eritziz, -ain atzizkia, askotan, eta batez ere toponimo nagusietan azaltzen denean, latineko -anus (edo akusatiboko -anum)-en ondorengoa da. Bere uste hau arrazoitzeko, Frantziako -ain edo -an-ez bukaturikako leku-izenak dakarzkigu gogora, hauek, bere eritziz, "fundi" erromatarren izenetako -anus atzizki latinoaren emaitza direlako. Euskal Herriko -ain atzizkiaz zera dio, ezin daitekeela beti izan, Arrandiagak uste zuenaz bestalde, -gain izen-atzizkiaren ondorengoa. Dirudienez -ain daramaten herri asko "behean" [Berak "en bajo" dio, aipaturiko liburu horretako 66. orrialdean] daude, ez mendi gailurrean. Hala ere, zenbait kasutan -ain -gain-etik atera zitekeela aitortzen du, belarearen ezabaketa jasan ondoren [Eta gertatu ere honela gertatu da Nafarroako hainbat toki-izenetan]. Autore honentzat, bada, -ain-ez bukatzen diren toponimo nagusiak antroponimoetan oinarri duten "fundi" erromatarren "-anus"-dun izenen emaitza dira, antroponimo horiek bertakoak (euskaldunak edo akitaniarrak) nahiz latinoak direlarik [Azken hauek dira ugarienak, nahiz antroponimo iberiko pare bat ere aipatzen duen]. Autore berak, geroagoko beste lan batean [HGPV, 207-328. orr.] herri-izenetan azaltzen diren -ain, -an eta -in atzizkiak loturik, erlazionaturik daudela idarokitzen du. Hiru horietako lehena -an(o)-tik atera da, eta hau, bere aldetik, -anu-tik, eta adibide edo froga moduan euskarazko izen arrunt batzu ematen dizkigu: kapitain < capitán, albain < hilván, eta apain < apaño < apannu, leku-izenak ezezik: Cornellán(o) (< Cornellano), Sempruñan(o) (< Sempruñano?). Azken hauetan, eta euskal hiztegi arrunteko hitzetan (erdaratikako aipatu maileguetan) agitzen dena ikusita, arrunta litzateke, C. Barojaren ustez, i baten agerpena (alegia, Cornellain edo Senpruniain bezalako formak sortzea). Hortaz, badirudi hemen ez dituela oso kontutan hartzen Mitxelenak Materiales-en argitalpenaren ondoren egin zizkion kritikak (ikus beherago), eta -ain-ez bukaturiko toponimoak akusatibotik eratorri nahi dituela. Guztiarekin ere, eta esanak esan, genitiboaz ere baliatzen da Belaskoain, Gendulain eta Paternain-en moduko izenak azaltzeko, berak dioenez hauentzat ez baita egokia lehen -ain-ez eta orain -in-ez bukatzen diren eta latineko -inus bukaeran jatorria duten izenak azaltzeko proposatzen duena (Flavinus > Lain Penintsulan; Morentinus?? > Morentain > Morentin). Beraz, Belaskoain, Gendulain eta Paternain-en modukoentzat -ani edo -i genitibo-bukaera duten oinarriak proposatzen ditu, hemen i-ren agerpena metatesi bati zor litzaiokeelarik (Belascoani > Belaskoain, Paternani > Paternain??). Azkenik, euskaraz -an- / -ain- / -añ- zalantza izan dela dio, eta honen ondorioz Erdi Aroko agirietan -ain-en ordez bestelako bukaera batzu azaltzen direla, arruntena, alabaina, -y- dun aldaera (-ain?) bada ere. Koldo Mitxelena [AV, 38-40. orr.] ados azaltzen da Caro Barojak Materiales-en azaldu teoriarekin, baina ukitu garrantzizko bat egiten dio: -ain-ez bukaturiko toponimoak -anu-tik gabe (honek au(n) emango bailuke), -ani genitibotik eratorri behar dira. Honek, hizkuntzalari errenteriarraren hitzetan "gogobeteko etimologia pila handi bat ematen digu". Bestalde, Nafarroan -ani atzizkiak hasiera-hasieratik -ai eman du, sudurkaritasun arrastorik bat ere gabe (artzai < ardi + zani...) [Galipentzun, ikusiko dugunez, Zenborain leku-izena dugu, Zenboroz-ekin batera (Zenbroz [zembróz] egun), baina 1335ean Domingo arçaya izeneko laguna bizi zen herri honetan], baina -ain bukaera duten herri-izenek ez dute n-rik gabeko aldaerarik (ahoskera zaharra, dirudienez, -añ, -eñ zen), eta beraz Caro Barojaren teorian ez da ulertzen bukaerako kontsonante sudurkaria (Amatriain, Garinoain...) [FHV, 144. or.] nondik atera den: "Los nombres de poblaciones navarras en -ain no tienen variantes sin -n: su pronunciación antigua debió ser -añ, -eñ, como en suletino, a juzgar por grafías como Assieng, año 1110, Beeriaang 1097, Machirreng 1098, cf. Domezain (Soule), en 1193 Domesang, etc. Lo mismo si se parte de lat. -anum que del gen. -ani (Apellidos, núm. 18), el resultado -ain, -añ sería normal en suletino, pero no en alto-navarro meridional" Hortaz, eta laburtuz, Mitxelena itxuraz Barojarekin ados badago ere, honen teoriari gutxienez bi oztopo handi aurkitzen dizkiola esan dezakegu. Gainera ez du inolaz ere baztertzen mintzagai dugun atzizkiak etorki ez-latinoa duela dioen hipotesia, hau "oso defendagarritzat" jotzen du eta. Bestaldetik, eta Bonaparte eta Lekuonaren kontra, irakasle errenteriarrak ez du uste -ain atzizkia euskal genitibotik heldu denik [Eugenio Arraizak ere defendatu du tesi hau azken urteotan. Ikus bere "«-Ain»-ez bukatzen diren euskal toponimoak", FLV, 48, 1986, 225-249. orr.], genitiboa -aren baita gaurregunean ere, eta ez -ain. Izan ere, -aren > -ain aldaketak Nafarroarako (edo Nafarroaren zati baterako) balio lezake, baina ez Gipuzkoa edo Zuberoarako [Bi herrialde hauetan ere azaltzen dira -ain atzizkia duten herriak: Beasain, Orendain... Gipuzkoan, eta Garindein, Espes-Undurein (Garindañe, Ezpeize-Undüreiñe euskaraz) Zuberoan]. Gainera, aldaketa hori euskaraz oso zaharra dela frogatu behar genuke, gutxienez -ain atzizkia toponimoetan azaltzen den aurreneko lekukotasunen garaikoa, eta egia esan, -ain genitiboak ez du halako zahar itxura handirik [Adibidez Iruñeko katedraleko XIV. mendeko kodizean agertzen diren euskarazko lerroetan Jangoicoaren dugu (Ikus TAV, 57-59. orr.). Iruñean 1609an saritutako olerkietan ere Jaungoycoaren eta nequearen irakurtzen ditugu (TAV, 115. or.). Juan de Beriaynek ere -aren ibiltzen du XVII. mendean (TCOM): Andre dona Mariaren sabelean (7. or.), obiaren gañean (12. or.), Iaungoyco eguiazcoaren baytan (17. or.), Iaunaren contra (40. or.), Virgina Mariaren baytaric (74. or.)... Lizarraga Elkanokoak berriz lurrain ondárrean (DCC, 34. or.), eternidaderáco zubiain passátzean (DCC, 178. or.), Eta vici gucían oroát cé ollárrain cántua aditzea, nola ástea negárrain música (UIGPL, 36. or.)... erabiltzen ditu, arruntagoak diren guizonquiarén ta emastequiarén comunicacios, iruzquiarén árguia (DCC, 35. or.), guizaguendearén primiciac (DCC, 37. or.), ayenaren (DCC, 76. or.), Jordángo ugaldearén zúbian (DCC, 177. or.), elizac doa(ci)laic ilarén ésque (UIGPL, 16. or.), azquén orduarén beira (UIGPL, 17. or.)… eta besteren aldamenean, eta beraz badirudi -aren > -ain aldakuntza XVIII. mendean gauzatu zela edo gauzatzen hasi zela. Honek, dena den, azterketa sakona eskatzen du]. Mitxelenak -aren > -ain eratortzeko aipatzen duen beste arazo bat semantikoa da. Izan ere, -aren-ek badu artikulua, eta hau, gure autorearen hitzetan "(es) cosa dificil de explicar tratándose de antropónimos" [AV, 40. or.]. Guztiarekin, hau ez da, gure irudiko, gainditu ezinezko oztopoa, euskaraz mugatzailea duten pertsona eta saindu izen zaharrak arruntak direlako [Gure eskualdean, esaterako, artikuludun hagionimoak aurkitu ditugu Leatxen (ikus herri honetako Done Xurio eta Sandiandore sarrerak). Ikus gainera, Yon Etxaideren "Euskal pontizen zahar batzuk aztarrikatuz" izeneko artikulua (Euskera XXX, 1985-2, 513-525. orr.) eta Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika. Lehen urratsak (Iruñea, 1985, 58. or.). Dena den, mugatzailea -ain-dun toponimo guztietan azaltzen dela pentsatzeari soberaxko deritzagu].
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • belaskoain - (1996) NA.TM , XXXVII, 228
    (...)
    OBS.- Seguramente nombre de un antiguo despoblado, aunque no hay constancia, ni documental, ni arqueológica, de su existencia.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: NA.TM

  • Belaskoain - (2019) NA.TOF , 356149

    Que: Espacio rústico
    : Urroz-Villa
    Origine: NA.TOF

  • belaskoáin - (1992-1999) [NA.TM]
  • Belaskoain (officiel)
  • Belaskoain (espagnol)
UTM:
ETRS89 30T X.626920 Y.4736681
Coordonnées:
Lon.1º26'54"W - Lat.42º46'19"N

Cartographie:

142-32-E6 [KAT.10]

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper