- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

Bidazparrena - Lieux - EODA

Bidazparrena (Site)

Identité:
Orografia/Aurkintza
Normatif:
lemme sans normativiser 
: Zare
Localisations:
  • bidazparrena - (1584) NAN.PR.OIB , 3. k.
    (...)
    en la endrecera llamada bidazparrena, afrontada con piecas y bidacas concejiles de la villa
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • videazparrena - (1718) NAN.PR.KDA , 18. k.
    (...)
    otra viña...en el terno de Videazparrena
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • bidazparrena - (1994) OV.11 , 56
    (...)
    [-As/-az, -es/-ez, -iz, -os/-oz, -us bukaerak. Zare] Aurreko leku-izenean dugun bidatz eta barrena-ren txistukari ondoko aldaera den -parrena ditugu hemen.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • bidazparrena (prado de) - (1994) OV.11 , 932-933
    (...)
    Izen honen osagaiak irudiz bide, haitz eta barrena dira, eta toponimoaren adiera 'bideko harriaren azpiko edo behereneko alderdia'. Haitz > az pausoa arrunta da elkarketan (cf. Aizparren > Azparren, Aizpitarte > Azpitarte...) eta -parrena barrena-ren txistukari ahoskabearen ondoko aldaera dugu. Guztiarekin ere, eta Zaren bertan bidaza izena ageri dela kontuan harturik, badirudi Bidazparrena-n bidaz(a) + barrena besterik ez dela. Kasu honetan Bidaza hibridotzat hartu ordez (hots bide euskaldun eta -aza erromanikoz osatutakotzat jo ordez), bidatz (< bide + tz(a), cf. Aldatz, Larratz...) eta barrena elementuez osatua dagoela kontu egin daiteke. 1584eko lekukotasunak bigarren etimologia honen alde jokatzen du [Xulapaingo Osinagan Bidazparrena dokumentatzen da 1582an (PRA-Arakil-Hiriberri, 4. k.): "la segunda (pieca) en la endrecera llamada bidazbarrena afronª con pª de adame de osinaga".]. Bidazparrena-n bide-ren ordez honen eratorria den (ikus gorago) bidatza dugula ia segurua da, toponimo honen lehen lekukoa ikusi dugun 1584eko Bidazparrena delako, ez herri-etimologiaz edo bestela gorago aipatu 1718ko Videazparrena. Bidazparrena Baratzeta-ren ondoan zegoen, Bidatza-ren eta errekaren artean. Prado de Bidazparrena ere bertan zegoen, urbidearen ondo-ondoan, eta egungo Prado de la Bidatza-rekin identifika daiteke.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • bidazparrena - (1994) OV.11 , 83-84
    (...)
    [Dermio baten zatiketa] Aipatu ditugun hiru posposizio horiek (-goiena / -artea / -barrena) herriaren hiru alderdi nagusiak izendatzeko erabiltzeaz landa, beste izen (posposizio nahiz generiko) mordoxka batekin batera, dermio zabal baten alde ezberdinak adierazteko ere ibiltzen dira. Hiruak toponimo ber bati erantsita gutxitan ediren ditugu hor barna, eta gure eskualdean sekulan ez, herrietan ez bada. Alabaina, honek ez du esan nahi hiruak batera erabiltzen ez zirela (edo ez direla), dokumentazioan hiruak toponimo berari itsatsirik ediren ez ditugula baizik. Exenplutako, Eslaban Gezari toponimoa dugu, eta honekin batera dermio beraren alderdi ezberdinak adierazten duten Gezarigoiena / Gezari arriba eta Gezaribarrena / Gezari abajo [Barrena-k (gure eskualdeko) toponimian beheko alderdia adierazi ohi du, ez hizkera arruntean bezala barnekoa, barrukoa. Urbasa-n, ordea, azken adiera hau dauka, Satrústeguiren arabera ("Planteamiento general de la etnografía de Urbasa", 57. or.): "Barren se refiere al campo central o zona interior de un paraje: Saibarren, Bardoitza barrena ". Goiena ikerle beronek dioenez mendi gorak izendatzeko erabili ohi zen: "Las características de un terreno montuoso como el que nos ocupa (Urbasa) ofrece el panorama de cotas relativamente altas y máximas, extremo que llega a reflejarse en la toponimia: Maldarrietako goiena, Mendiribeletako goiene, ambas referencias registradas en Zudaire"(57. or.)], besteak beste. Agezan ordea, Gezari alto, Gezari bajo eta Gezari medio ditugu, eta euskarazko ordainak ez baditugu ere, pentsatzekoa da bazela *Gezariartea-ren moduko bat, bereziki Eslaban Gezarigoiena eta Gezaribarrena ditugula ikusita. Hiru posposizio hauek gehienetan aldapan dauden dermioetan aurkitzen ditugu, "aldapatasuna" batetik bestera asko aldatzen bada ere. Caro Barojaren arabera -goiena 'gaina', 'gailurra' da, baina gure alderdiko toponimian garbi ikusten da eritzi hau okerra dela, -goiena aipatu adiera horietatik garbi bereizten delako (ikus -gaina). Honela dio autore honek: "«Goyen» vale tanto como alto, cima, eminencia, y se halla componiendo muchos nombres conocidos como «Irigoyen» (opuesto a «Iribarren»), «Echegoyen» (opuesto a «Echabarren») etc." [HGPV, 169. or.] Lan berean, oinohar batean Mitxelenak 'parte superior'-tzat hartzen duela dio, eta gure alderdiko toponimian bederen [Neke da eskualde bateko toponimiaren azterketan oinarrituta atera daitezkeen ondorioak Euskal Herri osora zabaltzea, baina egia da, gure eskualdeko toponimia, Iruñerrira bitartekoa, Iruñerrikoa eta are Nafarroako beste eskualde batzutakoa elkarren oso antzekoak direla, aldeak alde, eta posposizioen alorrean baterako balio duenak besteetarako ere balio dezakeela.] horrela dela garbi dago, gorago esan moduan. -Artea-ren formari dagokionez, gure eskualdean Nafarroako beste eskualde batzutan bezala maiz -ertea itxuraz edireten dugu, -artea-rekiko txandaketan eta garai beretsuan [Iruñerrian ere -artea / -ertea txandakatzea edireten dugu: Ardanzertea edo Ardanze ertea dugu Atondon eta Saratsan, azken herri honetan Ardanze artea-rekin batera; Bargaertea Eritzen, Camiovide ertea Atondon; Erreca ertea edo Errecartea Otxobin...(TCPCI, 116, 316, 150, 124, eta 265. orrialdeak, hurrenez hurren). Ertea, Mitxelenak dioenez (FHV, 69-70. orr.) goi-nafarreraz erabiltzen da, eta indukzioz azaldu beharra dago: "Muchos ejemplos de permutación de vocales, en especial los de a con e, son debidos a fenómenos de inducción, tanto de asimilación como de desasimilación, producidos por las vocales próximas"]. Inoiz edo behin, gainera, -ortea ere dokumentatzen da, baina forma hau oso berandu azaltzen da, eta euskararen galtzearen ondorengo desitxuraketa dela garbi dago. -Barrena, beste alde, bere horretan ediren dugu Zareko Bidazparrena-z beste kasu guztietan. -Goiena-z den bezainbatez, gure eskualdean ez dugu txistukari ondoko *-koiena-ren lekukorik.-Goiena eta -barrena sarri aurkitzen ere ditugun -burua, -gaina eta -pea-tik bereizi behar ditugu, kontzeptu ezberdinak bideratzen dituztelako, aurrerago ikusiko denez. Orain -goiena, -artea eta -barrena-rekin batera azaldu ohi diren (denak batera azaltzea oso zaila da, halaz ere) beste posposizio batzu aztertzera igaroko gara.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

 

  • Bidazparrena (espagnol)
UTM:

				
Coordonnées:

				

Cartographie:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper