- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

El Diezmo de Alfonso - Lieux - EODA

El Diezmo de Alfonso (Site)

Identité:
Orografia/Aurkintza
Normatif:
lemme sans normativiser 
: Galipentzu
  • dekumazarra - (1994) OV.11 , 391-392
    (...)
    Izen interesgarri hau behin baizik ez dugu aurkitu, 1597. urtean. Interesgarria dela diogu orain arte dekuma hitza Aezkoa, Zaraitzu (tekuma zen bailara honetako aldakia [Ikus "Un Catecismo salacenco", FLV, 39, 1982, 21-42. orr.]) eta Erronkariko berezko hitzetako hartzen zelako. Hemen ikus daitekeen moldean, gure alderdian ere erabilia zen. Dekuma-ren adiera 'hamarrena' da, alegia, 'lurraren emaitzetatik Elizari (edo Erregeri, jaunari...) eman behar zitzaion zatia', Sarasolaren [HLEH.] hitzez esateko. Iparraldeko aldaera dekuma edo tekuma-ren jatorrikidea den (bi maileguak garai ezberdinetan hartu dirateke) detxema omen da, hiztegigile beraren arabera. Aitzinago, dekuma hamarrenak gordetzen ziren tokia ere adieraztera igaroko zen [Beste toki batzutan garaietan gordetzen ziren dekuma edo hamarrenak. Cf. Leatxeko Garaizarra eta Morionesko Garaiondoa.]. Jatorria latineko dêcîma-n bilatu beharra dago. Euskal hitzean ageri den -u- hori Mitxelenaren arabera ondoko kontsonante ezpainkariaren eraginari zor zaio, latineko bereko arkaismo bati baino gehiago [FHV, 78. or.]: "Será, pués, preferible pensar en coloración por la consonante siguiente dentro del vasco mismo, antes que en la conservación de un arcaismo latino, por lo que hace a la -u- de aezc. ronc. dekuma, sal. tekuma 'diezmo' (Leiç. detxema, pero d'urte detxuma)..." 1974eko "El elemento latino-románico en la lengua vasca" artikuluan ordea, ez da horren seguru azaltzen bokal belarearen euskal etorkiaz: "Cf. también, como ejemplos de la vacilación i - u en contexto labial o palatal, V akillo, L akillu, por akhulo, akullu 'aguijada' (S aküllü), sin duda de aculeu.... En estas condiciones, no cabe determinar si el or. dekuma, tekuma (Roncal, Salazar) 'diezmo' conserva un vocalismo latino arcaico (decuma) o si su u supone un desarrollo secundario, vasco, de la vocal átona de decima" (201.or.). Dekumazarra berez eraikuntza baten izena den arren, badirudi dekumaren hurbileko etxeei ere horrela esatzen zitzaiela, 1597ko lekukoari jaramon egin behar badiogu [Orotz-Betelun dekuma-ren adierakidea zatekeen Cobra echea azaltzen da 1903an (B. Urtasun, TOB, 344. or.): "«Cobra echea». «En la endrezera llamada...junto a la iglesia parroquial donde dixeron lo an de costumbre de se juntar y congregar»...Esta «Cobra echea» probablemente es la casa de los diezmos u horreo beneficial». Uztarrozen berriz kobretxe-a udaletxea zen (FHV, 157. or.)]. Dokumentazioko Dekumazarra egungo Diezmo de Zubiri deitu eraikuntza zahar erdi hondatua dela uste dugu. Izan ere, Diezmo honek etxe itxura baino gehiago biltegi itxura dauka, eta gainera San Salvador elizaren ondoan dago, Elizari zor zitzaizkion hamarrenak biltzeko toki egokian hortaz. Iturri ondoan bazen El Diezmo de Baztán edo El Diezmo de Alfonso deitzen zen beste etxe bat, San Pedro-tik hurbil. Hau dokumentatzerik izan ez dugun *Dekumaberria izan liteke.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

  • diezmo de alfonso, el - (1994) OV.11 , 392
    (...)
    Ikus Dekumazarra sarrera.
    (...)

    Que:
    :
    Origine: OV.11

 

  • *Dekumaberria (?) (alonyme)
  • El Diezmo de Alfonso (espagnol)
UTM:

				
Coordonnées:

				

Cartographie:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper