- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

572 resultats pour *:* [51 - 60]

Andima (masculin)

  • Ántimo (es)

  • Gaztelaniazko Ántimoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. Andima Ibiñagabeitia (Elantxobe, 1926 - Caracas, 1967) idazle ezagunak zabaldu zuen.

Andolin (masculin)

  • Antolín (es), Antonin (fr)

  • Erromako Antonius leinu izenaren Antoninus jentiliziotik dator gaztelaniazko Antolín, eta honen euskal aldaera da Andolin. Santuaren bizitzaren gaineko berriak ilunak dira; erlikiak Pamiers (Frantzia) hirian daude gordeta. Zenbaiten arabera hiri horretako lehen apezpikua izan zen; beste zenbaiten arabera, ostera, erlikiak gurutzatuek ekarri zituzten. Santuaren eguna irailaren 2an da.

Andoni (masculin)

  • Antón (es), Antonio (es), Antoine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Izena sortzeko Bizkaiko tradizioa hartu zuten aintzat, Bizkaiko Jaurerrian ohikoa baita San Antonio izeneko ermitak izendatzeko Sandoni forma erabiltzea. Ikus Antonio.

Andore (masculin)

  • Andrés (es), André (fr)

  • Andres izenaren aldaera. San Andore izeneko ermita Leatxen (Nafarroa) egon zen, baina aspaldian desagertu ziren azken aztarnak. Ikus Andres.

Andos (masculin)

  • Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan zenbait aldiz agertzen den izena. Adituek oinarriko and- euskarazko handirekin eta galierako ande- izen indartzailearekin erlazionatu dute; -os bukaera atzizkia dela txoil garbi dago, baina ez hainbeste txistukariaren nolakoa.

Andu (masculin)

  • A. Lertxundi (Orio, 1948) idazle ezagunaren goitizena, aitaren etxearen izenetik, Aganduru-tik, hartua dena. Izan ere, Euskal Herrian ohitura da jendea sortetxearen izenaz deitzea, hau usu laburtua delarik.

Anen (masculin)

  • Aniano (es)

  • Gaztelaniazko Anianoren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean, Andeoli edo Annià santua III. mendean bizi izan zen. Santuaren eguna azaroaren 30ean da.

Aner (masculin)

  • Erdi Aroko izena; 1249an dokumentatzen da Ipar Euskal Herrian. Litekeena da latineko Januario izenaren aldaera izatea, baino etimo hori ez dago erabat garbi.

Anter (masculin)

  • Antero (es)

  • Gaztelaniazko Anteroren baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean. III. mendeko San Anterok bi hilabete baino gutxiago eman zituen Elizaren burutzat. Santuaren eguna urtarrilaren 3an da.

Anto (masculin)

  • Erdi Aroko izena. 1412an, esaterako, Ortzaizen (Nafarroa Beherea) ageri da.

Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper