- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

1280 resultats pour *:* [21 - 30]

Agreda (féminin)

  • Soriako herria eta Agredako Maria Jesus idazle mistikoaren izengoitia. Honek Arantzazuko Ama Birjinaren erromantzea izkiriatu zuen. Hona amaiera: 'Ama Maria Agredakoak / emanen dizu fedea'.

Agurne (féminin)

  • Rosario (es)

  • Agur hitz arruntaz eta -ne amaieraz osatutakoa. Gaur egun nonbaitetik alde egitean erabiltzen da batez ere, 'adio' esanahiarekin, baina berez adiera zabalagoa du. 1936an Lizarrako (Nafarroa) aginte militarrak debekatu zuen hitz hau erabiltzea: 'Asimismo, se prohibe la palabra 'Agur', importada por los separatistas en lugar del 'Adiós' genuinamente español. (...) aplicando (...) la pena que haya lugar'. Ikus Agurtzane.

Agurtzane (féminin)

  • Rosario (es)

  • Gaztelaniazko (Nuestra Señora del) Rosarioren baliokidetako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena, arrakasta handikoa. Erabilera zabala izan zuen, baina gerra ostean debekatu zuten eta horrela deitzen zirenei itzularazi. Santuaren eguna urriaren 7an da. Aldaerak: Agurne eta Gurtza.

Aia (féminin)

  • Gipuzkoako herria eta Ataungo (Gipuzkoa) Aia auzoko Andre Mariaren eliza. Gaur egun dagoen eraikuntza berria da, aurrekoa 1825ean erre baitzen. Udalaren lehendabiziko aipamena 1025.ekoa da, Enneco Garciaiz-ek bertako jabegoak aipatzen dituenekoa: '...in villa quae dicitur Aya de Elcano'.

Aiala (féminin)

  • Dulantziko (Araba) Andre Mariaren ermita erromanikoa, XIII. mendekoa, Aiala herri hustuko eliza zena. Donejakue bidean dago eta debozio handia diote. Santuaren eguna maiatzaren 15ean da.

Aiantze (féminin)

  • Nafarroako Ayesa herriarentzat J. Altadill idazle ezagunak Erromantizismo garaian proposatutako euskal izena. Euskarazko benetako izena Ageza da.

Aida (féminin)

  • Germaniar jatorriko Asalais izenaren aldaera eta euskal mitologian gizakiak laguntzen eta oztopatzen dituen Aide 'jenioa'-ren bertsio femeninoa. Mitologian mundua bitan banatzen da: lehenik berezko gauzak daude eta gero Aiderenak. Azken hauek ezagutzen ez ditugunak dira.

Aietxu (féminin)

  • Urraulgoitiko (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren ermita. Bertan dagoen Arrosarioko Amaren irudia erromaniko berantiarra da.

Aimara (féminin)

  • Erdi Aroko euskal izena, Aimar-en baliokide femeninoa.

Ainara (féminin)

  • Udaberrian Afrikatik gurera etortzen den txoria ('enara'), olertiari eta literaturari esker udaberriaren adierazle bihurtu dena. Ainara hitza Ekialdekoa da, Lapurdikoa eta erabili izan zen Nafarroa eta Aragoitik Iparraldera espartinak egitera joaten ziren andrazkoak izendatzeko. Aldaerak: Elaia, Enara eta Enare.

Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper