euskara batua

euskara batua

SORRERA. 1968. urtean egin zen, Gipuzkoako Arantzazun, Euskaltzaindiaren VII. Biltzarra, eta orduan hasi zen, lehenengo aldiz eta ofizialki, euskara batuaren bidea: hain zuzen ere, idazteko arau gidari batzuk eman edo gomendatu zituenean Euskaltzaindiak (Euskera, XIII. alea, 1968). Bide hura nola eta nora zihoan ikusteko, hamar urteko epea ezarri zion Euskaltzaindiak bere buruari, eta hamar urteak bete zirenean, 1978an, Euskaltzaindiak, batasunaren bilakaera aztertzeko, bere VIII. Biltzarra egin zuen Bergaran. Erabaki behin betikoagoak hartu ziren orduan.

 

HELBURUA. Euskaldun guztiek ulertu ahal izango zuten hizkuntza komuna ezartzea euskalkien gainetik. Helburu hori lortzeko, garrantzitsua da bai hizkuntza estandarra normalizatzea (lan hori Euskaltzaindiari dagokio) eta bai hezkuntzaren, komunikabideen eta gainerako kanalen bidez hizkuntza normalizatua zabaltzea, ahalik eta hiztun gehienek bere egin dezaten. Hizkuntza komuna ezinbestekoa da hizkuntzaren normalkuntzarako.

 

EUSKARA BATUA ETA EUSKALKIAK IRAKASKUNTZAN. Euskera aldizkarian (1979, 697.-698. or.)  eta 137. arauan dago adierazita zein den Euskaltzaindiaren gomendioa gai horretan.

 

EUSKARA BATUA, LAGUNARTERAKO ERE BAI? Beti esan izan da euskara batua zein eremutarako den: alegia, euskara landua, zaindua, erabili behar denerako (administraziorako, komunikabideetarako eta irakaskuntzarako). Beraz, lagunartean, kalean, etxean... egoera informaletan euskalkiak erabiltzea zilegi bakarrik ez, gomendagarria ere bada, komunikazioa errazten badu. ( hizkera-maila ez-zainduko ezaugarri morfofonetikoak (lagunarteko hizkera))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1968).  Euskera, XIII. alea, 1968.

—(1978). Euskera. XXIV. alea, 1978 (bereziki 441.-477. or.).

— “Araugintza: Euskara batuaren sorrera”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Araugintza: euskara batua, lagunarterako?”, Jagonet galde-erantzunak.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper