Sarasola, Ibon

Ibon Sarasola

Chair 1 bis

 

Aurreko euskaltzaina: Koldo Mitxelena
Ondoko euskaltzaina: Alfontso Mujika Etxeberria

 

Euskaltzain emeritua

Donostian (Gipuzkoa) jaio zen, 1946ko uztailaren 11n.

Industria ingeniaria. Euskal Filologian doktorea. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea.

Euskaltzain urgazle izendatua 1966ko azaroaren 25ean eta oso 1988ko urtarrilaren 29an. Euskaltzain emeritua da 2021eko uztailaren 23tik.

“Euskal hitzez” izeneko sarrera-hitzaldia irakurri zuen Donostian 1989ko urtarrilaren 27an.

Ikusi sarrera-hitzaldia

Oinarrizko ikasketak Donostian egin ondoren, 1971n Ingeniaritza ikasketak burutu zituen Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan. 1975ean Filosofia eta Letren lizentzia eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitatean. 1981ean, doktoregoa burutu zuen euskal corpus lexikografikoaz egindako tesiarekin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Koldo Mitxelenaren zuzendaritzapean.

Bi urtez Bartzelonako Unibertsitatean eskolak eman ondoren, 1978-1979an Salamancako Unibertsitatean egon zen, Koldo Mitxelenarekin elkarlanean. 1979-1984 artean Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean irakasle izan zen. 1987-1998 artean Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Filologia Fakultatean eskolak eman eta Euskara katedra bete zuen.

Geroztik EHUko Letren Fakultatean Euskal Filogiako katedradun eta Euskara Institutuko arduradun eta kide izan da. Interneten ereduzko gramatikak, corpusak eta hiztegiak argitaratu dituzte. Halaber, EHUko Gogo Elebiduna eta Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeetako eta Julio Urkixo Euskal Filologia Mintegiko kide da. Hainbat doktore tesi zuzendu ditu, besteak beste, Miren Azkarate euskaltzainarena (1988).

1975ean Gabriel Aresti hil ondoren, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialak sustatutako hiztegigintzan hasi zen lanean, eta geroztik etengabeko ibilbidea egin du euskal hiztegien alorrean: Euskal hiztegi arauemailea (1977-1979), Gaurko euskara idatziaren maiztasun-hiztegia (1982), Hauta-lanerako euskal hiztegia (1984-1995), Euskal hiztegia (1996) edota Zehazki (2005), besteak beste.

Euskaltzaindan ere bereziki lexikografian aritu da, 1976an euskal hiztegi arauemailerako txostena aurkeztu zuenetik. Koldo Mitxelena euskaltzaina hil geroztik, Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) (1987-2005) eta ondorengo Euskaltzaindiaren Hiztegia (2012) egitasmoen zuzendari izan da.

Hainbat lan argitaratu ditu lexikografiaz, dialektologiaz eta euskal literaturaren historiaz, baita saiakerak, poesia eta narrazioak ere. 1997an argitaratu zuen Euskara batuaren ajeak saiakerak oihartzun handia izan zuen. 1988-2000 bitartean Eusko Jaurlaritzak lagundu eta Euskal Editoreen Elkarteak argitaratutako Klasikoak bildumaren koordinatzaile izan zen, Patxi Altuna, Joseba Lakarra eta Blanca Urgellekin batera.

Elbire Zipitriaren eta Ramon Saizarbitoriaren bidez euskaltzaletu zen. Beste hainbat lagunekin Kriselu (1967) eta Lur (1969) argitaletxeak sortu zituen Donostian. Zeruko Argia, Jakin, Oh! Euzkadi eta Anaitasuna aldizkarietako batzordekide izan zen. 1988tik EHUko ASJU aldizkariaren zuzendaria da, eta 2001etik zuzendarikide Joseba Andoni Lakarrarekin. Halaber, Euskaltzaindiaren Euskera agerkariko (2009) aholku batzordeko kide da. Beste hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak: Elhuyar, Saioak, Egan, Euskaldunon Egunkaria, Lapurdum, Lux Daemoniorum, eta abar.

Hurrengo sari eta ohoreak jaso ditu: Euskaltzaindiaren Lizardi poesia saria (1966) eta Mikel Zarate saiakera saria (1971); Bartzelonako Unibertsitatearen lizentzia sari berezia (1975); Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargoaren omenaldia (Donostia, 1989); Donostiako Udalaren herritar merezimenduaren domina (1996); Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Ikerketa Saria (2011); Gipuzkoako Foru Aldundiaren Abbadia saria (2017); eta abar. 2014tik Jakiunde, Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kide da.

 

Literatura, itzulpenak eta edizioak

1969 Poemagintza (Lur)

1970 Afrikar iraultzaren alde / Frantz Fanon [itzul. elkarlanean] (Lur)

1970 Mendebaleko ekonomiaren historia : merkantilismotik 1914-era arte [itzul. elkarlanean] (Lur)

1972 Kandido / Voltaire [itzul.] (Lur)

1973 Gerraondoko euskal-poesiaren antologia : (1945-1964) (Lur)

1977 Joan eta Ane zigarro bat erretzen (Ibon Sarasola)

1986 Piarres Adame / Jean Baptiste Elissamburu [arg.] (Elkar)

1987 Teseu / André Gide [itzul.] (Elkar)

1988 Euskal idazlan guztiak : 8. t. Artikuluak eta beste I - 9. t. Artikuluak eta beste II / Koldo Mitxelena [arg.] (Elkar)

1990 Jerusalen-go osteran amari idazkijak / Jon Izurrategi [arg.] (IKA-Ibaizabal)

1994 Hizkuntza / Leonard Bloomfield [berrikus.] (Klasikoak)

1998 Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa / Ferdinand de Saussure [berrikus.] (Klasikoak)

2004 Fosilen atarian / Rosa Domènech, Jordi Martinell [berrikus.] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2013 Biologia- eta Osasun- zientzietako estatistika-metodoak / J. Susan Milton [berrikus.] (Euskal Herriko unibertsitatea)

2014 Kronopioen eta famen istorioak / Julio Cortazar [itzul.] (Armiarma)

2014 Mapa eta lurraldea / Michel Houellebecq [itzul.] (Armiarma)

2015 2666 : Krimenen atala (hasierako atala) / Roberto Bolaño [itzul.] (Armiarma)

2015 Metabolismoaren erregulazioa giza organismoan / Keith N. Frayn [berrikus.] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2016 Itsasoaren isiltasuna / Vercors [itzul] (Armiarma)

Ikerketak eta saiakerak

1971 Euskal literaturaren historia (Lur)

1975 Txillardegi eta Saizarbitoriaren nobelagintza : (irakurlearentzat gidaria) (Kriselu)

1975 Euskal literatura numerotan (Kriselu)

1975 Sobre la bipartición inicial en el análisis en constituyentes en vasco [argitaragabea]

1976 Historia social de la literatura vasca [gaztelaniazko bertsioa] (Akal)

1981 Materiales para un thesaurus de la lengua vasca [argitaragabea]

1997 Euskara batuaren ajeak (Alberdania)

2016 Bitakora kaiera (Erein)

Hiztegiak, gramatikak eta corpusak

1977-1979 Euskal hiztegi arauemailea : lehen prestaera (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala)

1978-1982 Euskara lantzen [elkarlanean] (Erein)

1982 Gaurko euskara idatziaren maiztasun-hiztegia (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala)

1984-1995 Hauta-lanerako euskal hiztegia (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala)

1987-2015 Orotariko euskal hiztegia / Luis Michelena [koord.] 4. argit. (Euskaltzaindia) Webgunea

1991-2001 Lur hiztegi entziklopedikoa [berrikus. elkarlanean] (Lur)

1997 Euskal hiztegi orokorra (Biblograf)

1997 Oinarrizko hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-euskara [elkarlanean] (Anaya-Haritza)

1999 Euskara ikaslearen hiztegia (Biblograf)

2001 Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2003 Eskolako hiztegia : euskara-gaztelania, castellano-euskara (Erein)

2005 Zehazki : gaztelania-euskara hiztegia (Alberdania)

2005 Erizaintzako hiztegia [berrikus.] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2007 Euskal hiztegia 2. argit. (Elkar)

2008 Hiztegi Batua euskal prosan (HBEP) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2008 Lexikoa atzo eta gaur (LAG) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2009 Ereduzko prosa dinamikoa (EPD) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2010 ZIO corpusa [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Euskal hiztegiaren maiztasun egitura (EHME) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Ereduzko prosa gaur (EPG) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Goenkale corpusa [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Sareko euskal gramatika (SEG) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2011 Pentsamenduaren Klasikoak corpusa [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2013 Egungo testuen corpusa (ETC) [elkarlanean] (Euskal Herriko Unibertsitatea)

2023 Egungo Euskararen Hiztegia (EHH) (Euskal Herriko Unibertsitatea)

 

Euskera agerkarian

1977 Euskal hiztegi arauemaile entziklopedikoaren projektoa PDF

1978 Bustiduren ortografiaz PDF

1980 "Nire-neure", "zure-zeure" literatur tradizioan PDF

1989 Euskal hitzez [sarrera hitzaldia] PDF

1991 Exotoponimoen euskal formaz PDF

Iker bilduman

1992 Bizkaiera eta euskara batua : eritzi-iritzi eta nire-nere literatur tradizioan PDF

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper