Aldizkariari buruz

Euskera ikerketa aldizkariaren aurrekari gisa, Euskera Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala izan da 1920. urtetik 2022ra bitartean. 2023tik aurrera bi argitalpen dira: batetik, Euskera ikerketa aldizkaria eta bestetik, Euskaltzaindiaren buletina. Lehenak, Akademiaren lan esparruetako ikerketa-artikulu originalak, liburu-aipamenak eta antzekoak jasotzen ditu, eta paperean eta euskarri informatikoan argitaratzen da. Bigarrenak Euskaltzaindiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu eta modu elektronikoan argitaratzen da.

Euskera ikerketa aldizkariak bi zenbaki argitaratzen ditu urtero: lehena martxo-apirila inguruan (urtarrila-ekaina aldiari dagokiona) eta bigarrena iraila-urrian (uztaila-abendua aldikoa). Ikerketa-artikuluak argitaratzeko, Idazketa kontseiluak, anonimotasuna bermatuz, kanpo ebaluatzaileen iritzia jasoko du PEER REVIEW itsu bikoitza sistema erabiliz.

Azken zenbakia

Euskera ikerketa aldizkaria 2024, 69, 1
					##issue.viewIssueIdentification##

2024. urteko lehenengo zenbakia apirilean plazaratu da. Zenbaki honek soziolinguistika gaiak jorratzen ditu batez ere, hain zuzen, lanik gehienak Euskaltzaindiak Mintzola deialdian saritutakoak baitira. Halaber, dialektologia alorreko lanak argitaratu dira. Sei ikerketa-artikulu, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak, horietarik bi elkarlanean eginikoak. Egile hauek aurkeztu dituzte beren lanak: Maddi Aiestaran; Miren Artetxe, Garbiñe Bereziartua eta Naroa Burreso; Jon Basauri eta Iñigo Otaegi; Alazne Fernández de Muniain; Ainhoa Leyaristi; Endika Uriarte; Oier Urreizti; eta Andres Urrutia.

Argitaratuta: 2024-04-30

Edizio osoa

Ikusi zenbaki guztiak