euskaltzaindiaren mendeurrena logoa

Hemeroteka

Euskera - Archives

First period

First period (1919-1979)

Euskaltzaindia sortu ahala, zeregin handietan sartu zen, eta hori Gerra Zibilaren aurreko aldian ongi islaturik ageri da aldizkarian. Gerra Zibilak eta ondorengo diktadurak isiltasuna eta debekua ekarri zuten. Ondorioz, agerkaria hainbat urteetan ez zen argitaratu. Bigarren Mundu-Gerra amaitu eta gero, nazioarteko aldaketaren ondorioz, 1950eko hamarkadan Frankismoak euskarari buruzko jarrera pixka bat bigundu zuen, harekiko baztertze politiko eta administratiboa mantendu arren. Euskaltzaindia, apurka apurka, ekimen berriak sustatzen hasi zen eta, 1956tik aurrera, Euskera agerkaria hasi zen berriro argitara ematen. Arantzazuko Biltzarretik aurrera Euskaltzaindiak erabaki ugari hartu ditu fonologian, lexikoan, deklinabidean, aditz paradigmetan, sintaxian, onomastikan eta toponimian. Arau horiek Euskera agerkarian agertuz joan dira.

Second period

Second period (1980-2008)

Espainiako Erresumak Euskaltzandia, 1976an, Errege Akademia gisa onartzen du. 1979an Euskadiko Autonomia Estatutua aldarrikatzen da eta, 1982an, Nafarroako Foruaren Hobekuntza Legea. Testuinguru sozial honetan Akademia ofizialtasuna eta errekonozimendua lortuz doa eta horrek eragin zuzena dauka bere buletinean. Hartara, 1980an “Aurkibidea (1920-1979)” osatu eta argitaratzen da, aro bat markatuz eta agerkariarentzat aldi berri bat nolabait iragarriz.

Euskaltzaindiaren jardun akademiko ugaltzen doa eta Arrasateko 1979ko eta Iruñeko 1984ko Biltzarrek garrantzi handia izan zuten, bertara euskal gramatikako arlo askori buruzko lanak aurkeztu ziren eta. Horiek Euskera agerkarian argitara ematean Euskaltzaindiak, berriz ere, darabilen normaltze- eta arautze-lana noraino heltzen zen erakutsi zuen.

Third period

Third period (2009-)

Azken urteotan Euskera agerkariak berriztatze eta homologatze bideari ekin dio, bere burua gaur egungo aldizkari zientifikoen esparruko estandarizazio mailetara egokitzeko.

Bere Idazketa-Kontseilua (2009) eta Aholku-Batzordea (2010) eratu ondoren, LATINDEX katalogoan indexatu eta datu-base batzuetan (ISOC, DIALNET, INGUMA, ESCI,) sartu da, bai eta lau hizkuntzatan erabiltzeko aukera eskaini ere (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), euskal kulturaren esparruan erreferentziazko aldizkaria izateko xedearekin. Urtean bi zenbaki ematen ditu: lehena, soilik digitala, Akademiaren barruko bizitzari buruzkoa da; bigarrena, aldiz, ikerlanei dagokie eta paperean eta digitalean argitaratzen da.

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper