Hemeroteka - Euskera agerkaria

Hirugarren aroa

Hirugarren aroa (2008-)

Azken urteetan Euskera agerkaria berriztatu egin da eta kalitate eta homologazio irizpideetan urrats batzuk egin ditu, batik bat, gaur egungo aldizkari zientifikoen esparruko estandarizazio mailetara egokitzeko.

Idazketa-Kontseilua (2009) eta Aholku-Batzordea (2010) eratu ondoren, LATINDEX katalogoan indexatu eta datu-base batzuetan (ISOC, DIALNET, INGUMA, ESCI,) onartua izan da, bai eta lau hizkuntzatan erabiltzeko aukera eskaini ere (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), euskal kulturaren esparruan erreferentziazko aldizkaria izateko xedearekin. Urtean bi zenbaki ematen ditu: lehena, soilik digitala, Akademiaren barruko bizitzari buruzkoa da; bigarrena, aldiz, ikerlanei dagokie eta paperean eta digitalean argitaratzen da.

Bigarren aroa

Bigarren aroa (1980-2008)

Espainiako Erresumak Euskaltzandia, 1976an, Errege Akademiatzat onartzen du. 1979an Euskadiko Autonomia Estatutua aldarrikatzen da eta, 1982an, Nafarroako Foruaren Hobekuntza Legea. Testuinguru sozial honetan Akademia ofizialtasuna eta errekonozimendua lortuz doa eta horrek eragin zuzena dauka bere buletinean. Hartara, 1980an “Aurkibidea (1920-1979)” osatu eta argitaratu zen, eta horrekin agerkariarentzat aldi berri bat iragarri.

Euskaltzaindiaren jardun akademikoa ugaltzen doa eta Arrasateko 1979ko eta Iruñeko 1984ko Biltzarrek garrantzi handia izan zuten, bertara euskal gramatikako arlo askori buruzko lanak aurkeztu ziren eta. Horiek Euskera agerkarian argitara ematean Euskaltzaindiak, berriz ere, darabilen normaltze- eta arautze-lana noraino heltzen zen erakutsi zuen. Horrekin batera, zer esanik ez, euskarari eta euskal gaiei buruzko edukiak argitaratzen saiatu da etengabe Euskera agerkaria.

Lehen aroa

Lehen aroa (1919-1979)

Euskaltzaindia sortu eta berehala zeregin handietan sartu zen, eta hori Gerra Zibilaren aurreko aldian ongi islaturik ageri da agerkarian eta bertara bildu zen punta-puntako ekoizpen zientifikoa euskararen inguruan. Gerra Zibilak eta ondorengo urte latzek isiltasuna eta debekua ekarri zuten. Ondorioz, agerkaria hainbat urtetan ez zen argitaratu. Bigarren Mundu Gerra amaitu eta gero, nazioarteko aldaketaren ondorioz, 1950eko hamarkadan Hego Euskal Herrian euskarari buruzko jarrera pixka bat bigundu zen, harekiko baztertze politiko eta administratiboa mantendu arren. Euskaltzaindia, apurka-apurka, ekimen berriak sustatzen hasi zen eta, 1956tik aurrera, Euskera agerkaria hasi zen berriro argitara ematen. Arantzazuko Biltzarretik (1968) aurrera, Euskaltzaindiak erabaki ugari hartu ditu fonologian, lexikoan, deklinabidean, aditz paradigmetan, sintaxian, eta onomastikan oro har. Arau horiek Euskera agerkarian agertuz joan dira.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper