23.2.1.1. Aditz bakunak, eratorriak eta elkartuak


23.2.1.1. Aditz bakunak, eratorriak eta elkartuak

23.2.1.1a Morfologia osaera kontuan hartzen badugu, aditz asko eta asko bakunak direla esango dugu. Barne egiturarik ez dutenak, gehiago zati ezin daitezkeenak dira aditz bakunak. Berdin dio jatorriz euskal aditzak diren edo maileguz hartuak: ahaztu, barkatu, bedeinkatu, erori, esan, etorri, etzan, gelditu, ikusi, irakurri, joan, sartu, dimititu, heredatu, simulatu, sufritu

23.2.1.1b Beste aditz asko izenetatik edo adjektiboetatik eratorriak dira: adiskidetu, amatu, egurtu, gizondu, lekutu, loratu, lotsatu, umetu, zigortu / alaitu, apaindu, belztu, bigundu, gorritu, laztu, sendotu… Eratorpenean aztertzen dira mota honetako eratorriak (ikus § 6.1).

Aditza bera ere izan daiteke aurrizki bat hartu eta beste aditz bat sortzeko oinarria: arraeraiki, berregin, desegin…… (ikus § 6.5).

23.2.1.1c Aditz kategoriako osagai bat eta izen edo adjektibo kategoriako osagaia elkartuz ere sor ditzakegu aditzak. Aditz elkartuak ditugu aurreikusi, gurutziltzatu, hostoberritu, tokialdatu, goretsi, luzetsi (ikus § 9.3).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper