JAGONET galde-erantzunak

Denbora adieraztea: badira (badira hamar urte ezkondu nintzela/*nintzenetik)             

Badira... egiturarekin -(e)la erabili behar dugu beti ala -(e)netik ere erabil daiteke? Zuzenak dira, adibidez, Badira hamar urte ezkondu nintzela eta Badira hamar urte ezkondu nintzenetik esaldiak? Biak zuzenak?

Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V, 50. or. liburukian dator horri buruzko informazioa, perpaus osagarrien atalean. Esaten da halako predikatuek (´denbora erreferentzia ematen´ dutenek) perpaus osagarriak hartzen dituztela; beraz, -(e)la da menderagailuak duen forma. Adibide batzuk ere ematen dira: Egunak ditu hor dela; Hamalau egun dira nik urten nebala; Badu jadanik lau egun hil dela; Ez baitzuen lehen aldia iheska zebilela eta beste.

-(e)netik ere denbora-balioan erabiltzekoa dela esaten da, baina ez <badira…> egiturarekin batera. Adibidez, honako hauek zuzenak dira: Bost urte pasatu dira etxetik joan zinenetik; Etxetik joan zinenetik, hutsune handia nabaritzen dugu.

 

Informazio gehigarria:

Zalantza-mota: sintaxia > perpausak

Unitate-mota: hitzak > menderagailuak, perpausa > denbora

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper