Ipar Euskal Herriko euskarazko literaturaren historia laburra

Txomin Peillen

Euskarazko literaturan originaltasunik baldin bada, denboran zehar emeki-emeki aldatu den literatura herrikoian aurki daiteke: pastoralak, toberek, libertimenduek eta beste adierazpen-modu tragikomikoek, bertsolaritzak bizi-indar ederra erakusten dute.

Bere aldetik, literatura jasoa genero literario ez diren itzulpenetan eta erlijiozko testutan oinarritzen zen. Euskal Herria ukitu zuten bost gizarte-krisiek markatu zuten: XV. eta XVI. mendeetako Jaunen gerrak emazteek konposatu eresi zaharrekin, Erreforma eta Kontrarreforma Joannes Leizarragaren Testamentu Berriaren itzulpena (1571), Bernat Etxeparren Linguae Vasconum Primitiae (1545) edo hizkuntza-eredu den Pedro Axularren Gero-rekin (1643), ondotik Ilustrazioa eta Les Lumières (XVIII.-XIX. mendeak), karlistadatik euskara baturako lehen urratsak (Sabino Arana) eta, azkenik, kostunbrismotik modernismorako iraganaldia.

Literatura garaikidea, 1960ko urtetarik euskara batuan oinarrituz, genero denei irekiko zaie. Lehen etapa bat hiru idazle aipagarrirekin agertzen da, Parisen Jon Mirande zuberotarra, Bilbon Gabriel Aresti eta Donostian Luis Alvarez Enparantza «Txillardegi»rekin. Gero, Ipar Euskal Herrian, Maiatz aldizkari eta elkartearen inguruan (1982), literatura ekoizpen aberatsa argitaratuko da, emazteen ekarpen handiarekin: zientzia-fikzioa (Mayi Pelot), polizia-eleberria (Itxaro Borda), fantastiko eta umorezko sinbolismoa (Txomin Peillen), surrealismoa (Eric Dicharry), haur- eta gazte-literatura (Pantxika Erramuzpe edo Marijan Minaberri), etab.

Halere, Interneten eta sare sozialen garai honetan, irakurleria gutirekiko literatura hori ahula da eta laguntza publikoen beharrean dago.

Testu osoa irakurtzeko hemen klika. →

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper