572 resultats pour *:* [81 - 90]
Nafarroako herria. Herriaren lekukotasunak 1110. urtetik aurrerakoak dira.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, Aurkene izenaren gizonentzako baliokidetzat. Informazio gehiago izateko ikus Aurkene.
Nafarroan ageri den Erdi Aroko izena. Beste baten laguntzarekin ere kausitzen dugu, Iratxeko (Nafarroa) 1072ko Aurubilitu elkartuan.
Erdi Aroko euskal izena 1072an Iratxen (Nafarroa) dokumentatua. Osagaiak Auru eta Bilitu dira. Ikus Auru eta Bilita sarrerak.
Agustín (es), Augustin (fr)
Azeari izenaren hipokoristikoa izan da, -z-ren palatalizazioak eta -ko atzizkiak erakusten dutenez.
Dimako (Bizkaia) harpea, Jentilzubiren ondokoa. J. M. Barandiaranek ikertu zuen bertako aztarnategi arkeologikoa hagitz garrantzitsua da Euskal Herriko historiaurrea ezagutzeko.
Axular dugu euskal idazlerik garrantzitsuenetakoa. Izen-deituraz Pedro Agerre Azpilikueta zen; Axular izengoitia sortetxeari zor zaio. Urdazubin (Nafarroa) sortu zen 1535ean eta Salamancan ikasi ondoren Saran (Lapurdi) egon zen apaiz -erretore- hil arte. 1601ean herri honetatik bota nahi izan zuten, atzerritarra zelako aitzakian, baina erregeak babesa eman zion, nafarra izanik Lapurdin kanpotarra ez zelako. Beranduago, 1643. urtean, euskal literaturako maisulana den Gero liburua argitaratu zuen. Axularren eragina hain handia izan zen non mitologiara igaro baitzen. Sarako elizan (Lapurdi) dago ehortzirik.
Erdi Aroko euskal izena. 1167an egindako Aralarri buruzko agiri ezagun batean Azeari Umea azaltzen da, eta geroztik ohikoa da dokumentazioan. Latineko asinarius-etik dator, Aznar antroponimoa eta azeri (ikus Luki) izen arrunta bezala. Artaxoan (Nafarroa) XII. mendean Azari aldaera agertzen da; Arturo Campionek idatzitako Don García Almoravid eleberriaren pertsonaietako bat ere bada.
Asensio (es)
Berriki arte maizkara erabili da gure artean. Aurrenekoz 1146an aurkitzen dugu, Ascensio idatzirik, Iruñeko katedraleko dokumentazioan. .
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.