- Info

*: Remplacer un ou plusieurs caractères
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Remplacer un seul caractère
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Recherche

572 resultats pour *:* [201 - 210]

Estepan (masculin)

  • Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Eztebe.

Etor (masculin)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Jainkoaren etorrera (Mendekoste) izendatzeko proposatutako izena.

Etxahun (masculin)

  • Pierres Topet (Barkoxe, 1786-1862) koplari ezagunaren goitizena, Etxahunea haren sortetxeari zor zaiona. Nahiz eta berak deus ere idatzi ez, kantuak ahoz aho iritsi zaizkigu. Entzutetsuenak Ahaide delezius huntan, Bi berset dolorusik eta Munduan malerusik dira.

Etxatxu (masculin)

  • Erdi Aroko izena. 1448an behin baino gehiagotan agertzen zaigu Arrasateko borrokan (Gipuzkoa).

Eudon (masculin)

  • F. Navarro Villosladak idatzitako Amaya o los vascos en el siglo VIII liburuan agertzen den pertsonaia, Amagoiaren semea. Beste izen ezagunago bat ere badu eleberrian: Asier. Germaniar etorkiko izen hau, Eudon, izan zuen Baskoniako dukeak VIII. mendean.

Euken (masculin)

  • Eugenio (es), Eugène (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako Eukeni izenetik eratorritako izena. Ikus Eugenio.

Eukeni (masculin)

  • Eugenio (es), Eugène (fr)

  • Grekoko Eughenios 'jaiotza onekoa' -Eughenius latinez- izenetik. Toledoko (Espainia) San Eugenio hiri honetako lehen apezpikua izan bide zen. Eukeni izen arrakastatsua Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ageri da. Geroago izen honetatik sortu zen Euken. Santuaren eguna martxoaren 4an da.

Eulatz (masculin)

  • Eulatz edo Eurlatz Nafarroako Aralarko aurkintza baten izena da.

Eulogi (masculin)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Eulogioren baliokidetzat ematen da. Jatorria grezierako Eulogios izenean du. Honen esanahia aldatu egin zen, eta 'ongi mintzo dena' adieraztetik 'bedeinkatua' adieraztera igaro zen kristauen artean. San Eulogio IX. mendean bizi izan zen Iberiar penintsulan. Santuaren eguna urtarrilaren 9an da. Ikus Eusebi.

Eusebi (masculin)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Eusebiorentzat proposatutako baliokidea. Ikus Eusebio. Gaur egun, Hegoaldean, gaztelaniaz -io (gizona) / -ia (emaztekia) bukaera duten izenek euskaraz -io / -i izan ohi dute, eta, horregatik, Euxebio gizon izena da, Euxabi emakume izentzat hartzen den bitartean. Beste horrenbeste gertatzen da, adibidez, Euxtakio / Euxtaki parearekin.

Toutes les pages:

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper