572 resultats pour *:* [191 - 200]
Donostian 1559. urtean Herramos de Arrillaga aurkitzen dugu. Aldaerak: Ramos, Ramus. Ikus Abar eta Erramu.
Ramos (es)
Landare (Laurus nobilis) baten eta Ostegun Santuaren aurreko igandearen izena. Egun horretan Jesus Jerusalemen sartzea ospatzen da. Aldaerak: Abar eta Ereinotz. Ikus Abar eta Erramos.
Fernando izenaren aldaera Erdi Aroan. Nafarroa eta Gipuzkoaren arteko mugan artazuriketan egiten ziren txantxetako antzezlanei ematen zitzaien izen hau. Ikus Ferran.
Erdi Aroko euskal izena. Erregu Acorda eta bere anaiak ganboatarren artean zeuden Arrasateko (Gipuzkoa) borrokan.
Rodrigo (es), Rodrigue (fr)
Germaniar jatorriko *Hrôthrîks izena Rodericus eran latindu zen, eta gero Rodrigo bihurtu erdaraz. Euskarazko Errodrigo azken honetatik atera da, bistan denez. Horrela deitzen zen bisigodoen hondarreko erregea, bere aurrekoek bezala euskaldunak ezin garaitu zitzakeena. Santuaren eguna martxoaren 13an da. Aldaera: Edrigu.
Roldán (es), Roland (fr)
776. urtean euskaldunek Iruñeko sarraskia mendekatzeko Karlomagnoren armadari eraso zioten eta hainbat gerlari hil zituzten, Errolan buruzagia horien artean. Gertaera ahoz aho ibili zen, eta hain ezagun egin zen non Errolan mitologiako pertsonaia bihurtu baitzen. Arruazu, Behorlegi, Donaixti, Itzaga-Iga, Erratzu eta Atan, esaterako, badaude Errolan erraldoiak jaurtikitako harriak.
Rufino (es), Rufin (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Rufino izenarentzat propo-saturiko baliokidea. Latineko Rufinusetik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta handiko izena izan zen.
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Ikus Eztebe.
Esteban (es), Étienne (fr), Stéphane (fr)
Ikus Eztebe.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.