1279 resultats pour *:* [141 - 150]
Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre eta Mantzia dira. Artaxoan (Nafarroa) azaltzen da, XII. mendean (Andre Mancia). Ikus Andre eta Mantzia.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onaz osatua. Azken hau antroponimotzat erabili izan den on adjektibo ezaguna besterik ez da (cf. Arguedasko (Nafarroa) emakume baten izena zen Bona, 1326an). Nafarroa Beherean ageri da, XIV. mendean (Andrehona d'Echevarne).
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Onekaz osatua. Ikus bi izenok zerrenda honetan. Andre Oneca Otazun (Nafarroa) aurkitzen dugu, XIII. mendean.
Andres-en aldaera femeninoa dugu hau; Andreua ere ageri da dokumentazioan. Badaiteke, orobat, Andrea honekin lotu behar izatea (cf. Andreo). Ikus Andres.
Erdi Aroko euskal izena; osagaiak Andre eta Semena dira (ikus bi sarrera horiek). Aurreneko aldiz Lazkaon (Gipuzkoa) aurkitzen dugu, XII. mendean (Andre Semena de Lazcaun). Jaunsemeno gizon-izena ere azaltzen da Aritzalan (Nafarroa) 117an: Jaun Semeno Sanoyç de Ariçala.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Semeraz osatua (ikus bi sarrera horiek). Lehenbizikoz Artaxoan (Nafarroa) ageri da, 1158-1159ko dokumentu batean (Andere Semera); urte gutxi batzuk beranduago, 1190ean, Barbatainen (Nafarroa) azaltzen da berriz (Andre Semera). Andresemena aldaera ere bada. Leiren (Nafarroa), gainera, Jaunsemero gizon-izena ageri da (Jaun Semero Ortiz, 1170).
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Umeaz osatua. Hondarreko hau antroponimotzat erabilitako 'umea' arrunta besterik ez da (cf. Lergako [Nafarroa] idazkuneko Ummesahar izena, erromatarren garaikoa). Ariben (Nafarroa) ageri da, XIV. mendean (Andre Humea Martiniz). Jaunumea izen maskulinoa ere azaltzen da dokumentazioan.
Erdi Aroko euskal izena da, Andrez eta Zuriaz osatua (ikus Andrea eta Zuria). Azkeneko hau antroponimotzat erabilita dagoen zuri adjektibo ezaguna besterik ez da. 1190. urtean Barbatainen (Nafarroa) ageri da (Andre Zuria) eta 1261ean Iruñean (dona Andre Çuria), besteak beste.
Ana (es), Anne (fr)
Hebreerako Hannah 'grazia' izenetik dator. Itun Berrian Andre Mariaren amaren izena ez da aipatzen, Ana VI. mendean hasi baitzen erabiltzen, haren alderako jaiera zabaltzearekin batean. Erdi Aroan Ana usaiakoa zen Euskal Herrian, baina XX. mendean, Euzko-izendegi euzkotarra laneko Ane izenak erabat zokoratu zuen. Santuaren eguna uztailaren 26an da. Nahiz eta inoiz Anne moduan idatzi den idazkera hau ez da egokia.
Aniana (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Anianoren baliokidetzat ematen den Anen izenaren emakumeentzako aldaera. Andeoli edo Annià santua III. mendean bizi izan zen.
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.