554 resultats pour *:* [141 - 150]
Dionisio (es), Denis (fr)
Grezian izadiaren eta ardoaren jainkoa zen Dionysius teonimotik (Bako Erroman) sortutako izena. Frantzian hagitz hedaturik dago, III. mendeko San Denis Parisko lehenengo apezpikua izan baitzen. Lurperaturik dagoen eliza Donejakue bidearen abiapuntua da. Santuaren eguna azaroaren 17an da. Aldaerak: Dunixi eta Dionisio.
Santos (es), Toussaint (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Todos los Santos izenarentzat proposaturiko baliokidea. Deun neologismoaz eta oro zenbatzaileaz dago osatua. Sabin Aranak asmaturiko deun hitzaren oinarrian mendebaldean erabiltzen den deunge 'gaiztoa' dago. Aranarentzat deunge hitzaren oinarrian 'deun gabe' legoke eta, hortaz, deun hori 'santu' dateke. Ospatze eguna azaroaren 1ean da. Ikus Sanduru.
Nafarroan 1506an ageri den izen zaharra.
Iberiar penintsulako izena, X. mendean Diacos eran dokumentatua. Askotan Jakue eta Santiago izenen aldaeratzat hartu bada ere, ez dago izen hauen arteko loturarik. Aldaerarik ezagunena Diego da.
Deogracias (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Deogracias izenaren baliokidetzat ematen da.
Erdi Aroko izena, Gaubea (Araba) inguruan dokumentatua (Dolkiti 1118an Gurendes herrian ageri da). A. Irigoienen ustez, latineko Dulcitius izenetik datorke. Hau Tuteran (Nafarroa) aurkitutako erromatarren garaiko mosaiko batean azaltzen da, besteak beste.
Domingo (es), Dominique (fr)
Erdi Aroan anitz erabili zen. Latineko Dominicus 'jaunarena' kristau izenetik dator. Honela deitu diren hiru santu nagusi daude: Silokoa, Guzman eta Calzadakoa. Azken honen ospatze eguna maiatzaren 12an da. 1162an Domicu Ezquerra ageri da Zizur zendean (Nafarroa). Aldaerak: Txomin eta Ipar Euskal Herrian erabiltzen den Dominix. (fr).
Domingo (es), Dominique (fr)
Ikus Domiku.
Dionisio (es), Denis (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Dionisio izenaren baliokidetzat ematen da. Ikus Denis.
Durrumako (Araba) jaieguna. Izatez Done Erruma herriaren euskal izenaren ahozko laburpena baizik ez da, festa eguna adierazteko gorde dena. Nabarmendu beharra da herriaren erdal izenean euskal azentuaren eredua atxikitzen dela (San Róman esaten da).
Le présent corpus onomastique comprend des contenus d’œuvres de tiers, choisis pour leur prestige et leur compétence en la matière. Euskaltzaindia a requis les autorisations et permis correspondants et les droits de propriété intellectuelle nécessaires ont été obtenus, sauf erreur ou omission. Quiconque noterait tout contenu pouvant transgresser les droits d’un tiers est prié d’en informer immédiatement Euskaltzaindia, en écrivant à l’adresse suivante (info@euskaltzaindia.eus), afin que l’Académie puisse aussitôt prendre les mesures nécessaires.